Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakina den bezala, hiru erretorika-genero bereizten dira, kasu bakoitzean lortu nahi den helburuaren eta bideratu behar den persuasio motaren araberakoak: judiziala, deliberatiboa eta epidiktikoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Genero epidiktikoa da arte literarioaren baliabide guztiak aktibatzen dituen bakarra, entzuleriarekiko atxikimendua lortzea izaki xede nagusia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.
Publizitatea, gure garaiko diskurtsorik eraginkorrena, behar bezala ulertzeko, berriz, hor daukagu erretorikaren genero epidiktikoa, nire aburuz Aristotelesen ekarpenik emankorrena izan litekeena gure garairako. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.
Erretorika epidiktikoa ulertu nahi bada, onena da kontsideratzea epidiktikoa dela entzuleriaren jokabidean eragiteko xede zuzenik ez duen genero erretorikoa, entzuleriaren balioetan eta usteetan eragitea beste xederik ez duen generoa, alegia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Beharrezkoa baita doktrina teorikoa bat-bateko bertsolaritzaren bereizgarrietara egokitzea, beste jarduera erretoriko epidiktiko batzuk ez bezala, bat-batekoan inprobisatzen den genero kantatua baita. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.