Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizuetako larretan, kantua aditu bai, noiz behinka, baina, bertatik bertara sekulan ez nuen eperrik ikusteko aukerarik izan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.
Haurra modu guztietara saiatu zen eperra harrapatzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.
Eperrak, Satan zaharra gorpuzten du, bere ahots nabarrarekin jendea liluratuz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.
Betidanik xoratu izandu nau, urrungo mendi mazeletik eperraren ttor-ttor-ttor hirutar hori aditzeak, eta zer esanik ez, haren belar tarteko ibilera isilgordeak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.
Neguan, faisaien purpuran ere etzaten ziren, bai eta hegatxabalen errauts grisean, eta eper, galeper eta birigarroen zeta pintarratuan ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Zakurrak eperra usnatzen zuenean, ardiak ahanzten zituen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 26. orr.
Behin hortzetan eper bat zuela azaldu zen katu haietako bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.
Gero pista galdu nion, sasian eperrari pista galtzen zaion bezala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 12. orr.
Ehiztaria mendiz mendi eperraren atzetik bezala. Elizen arteko biblia 1 Sm 26,20
Eperraren hegatsean topatutako perdigoiak bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.
Jean Chevalierek gauza bera dio, eperraren kantu nabarra Europa zaharrean eta Txinan ere, zorigaitzaren adierazletzat jotzen zela, nahiz batzutan amodioaren salatari izan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.
Baliteke egun osoan bi erbi eta bost eper garraiatu behar izatea. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.
Irudi bat oroitu nuen: eperrak, beste eper batzuk erakartzeko eta ehizatzeko erabiltzen direnak. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.
Hauek jatekoak eta biandak zekartzaten orgetan eta gurdietan festa egunerako -arkumeak eta oreinak, urdeak eta basurde ehizatu berri bat, oilaskoak eta faisaiak, usoak eta eperrak-. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.
Espartan, Lazedemonian, iloten ehizara joaten ziren, gu Frantzian eperretara bezala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.
Eper mototxuriek, lurra mokoka bahetzen duten oilagorrek eta pasaerako beste hegazti batzuek zeharkatzen dituzte aireak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Ur xirripen ondoko arratoiak ditu harrapatuko; berdin harkaitzen arteko erbia edo mendiko eper zango gorria. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.
Erbi gorri handiak, eper pintarratuak. Ez al dakik ezen ahalkegabeak jaten dituela azkenean eper erreak, eta ahalkorrak ogi-mokorrak? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Zeren eta mahai gainerat bere puntuan zegoen eper gaztea ekarri baitzidaten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 487. orr.
Aurreko eper lumagalduak adierazten duen desondra berbera adierazten dizu ondoko uso kolpatu honek: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.
Senide edo lagun arteko otordu batean, hasi edozein gairi buruz hizketan eta, ttapa! hor aterako zaizu eper modernoa: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.
Oherakoan, berriz, eperra baino eleontziago aritu zitzaidan Matti. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.
Hitzaren atzean ari garelako usnaka ari diren eper-zakurrak baikinen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.
Argeliako kabiliar herrietako sinbologian ere [...] eper pusketa bat jateak, maitasun poxi batez jabetzea esan nahi du. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 156. orr.
· Dagoeneko aranondoak badoaz fruituz zamatzen, eta elurrak kaskoak estaltzen dituenean agertuko da erbinude zu ria, eta elur-eperra. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 119. orr.
eder eper (3); eper bat (7); eper baten (3); eper bizia (3); eper euskadi (4); eper zango (7); eper zango gorria (4); eta eper (4); eta eperrak (3)