Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epentesi iz hitz baten barnean fonema bat gehitzea, eskuarki ahoskatzea errazteko.

Etimologia kontuetan, protesia, paragogea eta epentesia ditugu, hurrenez hurren, fenomeno hauen izen espezifikoak, eta zilegi bekigu geurean ere erabiltzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

Hitzaren barnean eransten da letra edo fonema epentesiaren kasuan. Idazleen ekarpenak ildo beretik doaz, eta ez dira falta epentesiaren bidez kontrajarritako hitzak eta ideiak: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.

Epentesiari eskerrak, noski, beregaindu diren kontsonante biak hobeto hautematen dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Hau da, oihartzun luzatuari zegokionez epentesia deitzen genuena apokopea deituko dugu errepikapenak hitza laburtzen duenean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus