Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epemuga (orobat epe muga g.er.) 1 iz epearen muga; epea.

Oraingo epemuga 2006ko azaroa da.  Berria - Harian   2005-06-02

Epemuga duten kontratuak truke-tasaren arriskuari aurrea hartzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Lokalaren etorkizunaz galdetuta, lokalak, dagoeneko epemuga jarria duela jakinarazi zuen: martxoaren 9a.  Berria - Kultura   2004-02-24

Barazkiek epemuga gainditutako potekoak behar zuten, bertzenaz ezinezkoa baita horren itxura tristeko mazedonia aurkezterik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Agirregomezkortak garrantzia eman zion «epemuga eta helburu argiak» ipintzeari normalizazioan abiatzen diren ekimenetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Sei hilabete epemuga egokia zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

Gobernuaren amnistiak oraindik sasian direnak ere hartuko ditu barne, baldin eta odol deliturik egin gabeak badira eta beren buruak sei hilabeteko epemugan entregatzen badituzte.  Berria - Mundua   2006-03-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iraila iritsita, ordea, berriz abian jarriko dute legebiltzarra, exekutiboa osatzeko epemuga berri batekin: azaroaren 24a.  Berria - Mundua   2006-04-07

2007an Stormonteko legebiltzarrerako hauteskunde «baliagarriak» izan nahi badituzte apirilera arteko «epemuga estuan» gogor lan egin beharko dutela.  Berria - Mundua   2006-02-07

Ministroek ez zuten epemuga zehatzik eman, baina martxoaren bukaerarako Mladic Nazioarteko Justizia Auzitegiaren esku nahi dutela adierazi zioten Belgradi.  Berria - Mundua   2006-02-28

AIAF errenta finkoaren merkatuan salerosiko dira epemuga jakinik gabeko eta interes tasa aldakorreko MFE horiek.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus