Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epeltasun 1 iz epela denaren nolakotasuna.

Saloi dotorea, beheko sua, epeltasuna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Ez zutela bere eskuek etxeko hormen egurrak arratsalderako hartzen zuen epeltasuna sentituko Eguzkia erdi ezkutatu denean eta haize hotza epeltasuna uxatzen hasi baino lehen, nire gelara itzuli naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Epeltasuna nabaritzen du kale estuetatik eguzkitara ateratzen direnean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 143. orr.

Laster iluna izango da, eta iluntze horren epeltasuna irail-brisaren hozkirriak menderatuko du.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.

Epeltasun horretan, halako batean, aingeru bat agertzen da, eta eskutik helduta paradisura eramaten zaitu.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 58. orr.

Egongelako tapizen gainean jesarrita familiakideekin, berogailu zaharrari darion epeltasunaren babesean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.

Maiatzako eguzkiak halako epeltasunezko zorabio bat zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Nahiago zukeen larruazal zuri hartan dardaren epeltasuna nabaritu izan ez balu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 60. orr.

Eskaleak ere badaude, [...] gauez erraustegiaren hormetan bermatuta -edo are tunelean ere- lo egiten dutenak, epeltasunarengatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

Ezkaratzearen epeltasunera barneratu nintzen lasterka, soraio, eta han lasaitasun amini bat sentitu nuen, hain ezaguna nuen usainaren babesera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.

2 karrik ez duenaren nolakotasuna.

Nahi nuke erran zonbat sofritu duen gure Aita Sainduak ikusiz Frantziako eta Europako fededunen epeltasuna.  Herria   2005-04-07

Irlandarra izanda Ingalaterraren zerbitzura egonik, epeltasunez eta akaso traizioz akusaturik, nola ez zion, bada, ongi etorri egingo halako mesede mirarizkoari: aleman Inperioaren bi agente aurkitu, harrapatu, agian hil, alegia?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 70. orr.

Komandante ona zen, bazekien epeltasuna ematen heriotzari barre egin ahal izateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 196. orr.

Herr Haspern, ordea, onik irten zen lehendabiziko epaiketan, eta Hermannek beste irakasleen epeltasunari egotzi zion zigorrik gabe atera izana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 67. orr.

Epeltasunik gabe kritikatu zuen Alderdien Legea orduan, nabarmen eta modu harrigarrian, Zapateroren lagunmina dela kontuan hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Herri hau bizi den garai historikoari ezin zaio aurre egin ahultasunetik, arduragabekeriatik, epeltasunetik eta, are gutxiago, Madrilekiko erabateko menpekotasunetik abiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ohe deseginaren erliebea errepasatuko zuen norbaitek eskuarekin, maindire nahasietan epeltasun gorderen baten bila.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Masailak hotzak zituen, baina gorputzetik epeltasun gozoa zeriola iruditu zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.

Sartzean, epeltasun hezeak biltzen zaitu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 102. orr.

Ukuilu erdi iluneko epeltasun hezean karta partida eder bat jokatzeko prestatu ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

Lozorrotik esnatuxe, halako epeltasun jostarina nabaritu zuen zainetan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Udaberriko epeltasun abegitsua etorri zen neguko hotz mingarria ordezkatzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Euri ukiezinaren epeltasun astunak azpian zanpaturik zeukan kalea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Deika ari zaizkit, keinuka, inoiz lehenago izan ez naizen mundu horretatik, han gailen den epeltasun eroso eta inguratzailean murgil nadin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.

Berandu samar abiatu naiz, zeruko eguzki makalak ematen zuen epeltasun apurra hobeto aprobetxatzearren.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 122. orr.

Norak epeltasun atsegina sentitzen zuen olatuka, igurtziengatik bainoago, emakume hark igurtzien bidez erakusten zion bihotzarengatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Urbanoren etxolan ezagututako epeltasun humanoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Argia eta itzala zuten kezka nagusi, guztiei epeltasun giroa emanez.  Berria - Kultura   2004-10-12

Tolerantzia erraza izan zen epeltasun-aroan, non Mendebaldeko kristautasunaren aldaerek galdua zuten beren agintea Mendebaldeko bihotz eta gogoetan, hauek artean ez zutelarik aurkitu beren debozio frustratuarentzako objektu alternatiborik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.

· Berak, bere besoek, bere lepoak ematen zieten fruituei maitasunezko bizitza hori, emakume epeltasun satinatu hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

Yves, Thierry eta Jules aitzina bazihoazen lo-zaku zaharkituetan beraien abere-epeltasunaz harresien maldetan, gaua salbatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 293. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

epeltasun gozoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus