Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Angie atarira jaitsi zenean epelki agurtu zuten elkar eta, euria zela eta, besotik harturik joan ziren euritakoaren azpian bi soinek elkar ukituz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.
Zakurrak begiak altxatzen ditu Damian datorrela ikusten duen bakoitzean, eta buztanari ere eragiten dio epelki, etzanda dagoen leku beretik, baina atearen ostean ezkutatzen den nagusiari egoten zaio adi. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 152. orr.
Herrian ez zegoen argi gehiegi, eta, epelki samar adieraziaz, esan behar da San Joseko jendeak ez zuela oso gogoko gauean ateratzea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.
Mattin harroina zen, eta ni etxean edo etxeko zoko batean galdu haizea, eta hargatik mintzatzen zen aita Mattinekin antsiatsu eta arduratsu, eta enekin epelki eta laxoki. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.