Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epelkeria gaitzetsi izan dut pasioa gartsu goraipatuz, eta orain txori doilor bilakaturik nengoen. Malgutasuna, beste inongo politikan zuhurtzia izan daitekeena, epelkeria baita Ekialde Hurbilean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 135. orr.
Julian Gorosperi epelkeria egotzi izan zaio behin baino gehiagotan, nortasun eza. Berria - Kirola 2004-04-06
Epelkeria eta alderdikeriek ez dute tokirik tenore honetan. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Itxurakeriaren kontra jarri ninduten haiek, epelkeriaren kontra, ondo gelditu nahiaren kontra; haien aldean, nahiago nituen bere ideietan zinez eta zurikeriarik gabe sinesten zutenak, basati samarrak izanda ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.
Nik epelkeria horren guztiaren kontra neukan arrazoi Manoel Arauxoganako mespretxuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.
Beldurragatik edo epelkeriagatik, aholku hauek aintzat hartzen ez badira, ustez suntsituta dagoen eraikuntzaren oinarriak osorik uzten badira, zer gertatuko da? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.
Jaungoikoa gogoratzera, bilatzera eta epelkeriarik gabe desiratzera garamatzan barne deia Egiaren iturri beretik datorkigu. oposizioko talde nagusiena, PSN, «noraezean» dagoela esan zuen, eta zuzendaritza berriari «epelkeriaz» jokatzea leporatu zion. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.
«Epelkerietan» ez ibiltzeko aholkatu zion Lopezi EAEko PPren eledunak. Berria - Euskal Herria 2006-01-29