Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epeldu, epel(du), epeltzen 1 da/du ad epel bihurtu, epel gelditu arte tenperatura berotu edo hoztu.

Kamamila epeldu egin da, gutxinaka edaten dut, bukatzen dudanean jaiki eta kalera ateratzen naiz buelta bat ematera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Itzuli zara tabernara eta tila infusioa gehiegi epeldu da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Eguzkia bazterrak epeltzen hasi aurretik korrituko dira egutegiko proba ederrenetakoak.  Berria - Kirola   2004-01-21

Bizitza eredugarrien artean egokia deritzot Parisko parkean udazkeneko eguzkitan epeltzen ahalegintzen den printze batek lekutxo bat izateari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.

Eguna epeltzearekin batean izotza ere urtu egingo zela uste genuen, eta iturritik ura aterako zela berriro.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 182. orr.

Eguraldia epeldu baino lehen hil zen zure aita, lan egiten zuen meategiko galeria bateko grisuak zapart eginda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

Manta haien pean ezkutatu eta epeldu zen halako batean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

Toki-Eder etxeko portala, berriz, itsasoaren parekoa zen horretan; kosta egingo zitzaion epeltzea, baina behin epelduta ederki asko mantentzen zuen giro goxoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 21. orr.

Zainetako odola epeldu ere ez hargatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

[Harresietan,] sartaldera begira daudenetan ere eguzkia goiz-goizetik epeltzen hasten da, eguerdian beroa izaten da eta arratsaldean erre egiten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Bata bestearen ondoan etorri ziren Henao kaleko etxera, sutontziak epeldutako egongelara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 38. orr.

Salto txikitxoak emanez, txalo eginez, gorputza apurtxo bat epeldu nahian.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 75. orr.

Lehenik, garbitu, epeldu eta hezetu egiten du arnasten dugun airea, biriketako barne-estaldura delikatua eraso termiko edo kimikoetatik babesteko ez ezik, airea birika barruko albeoloetara ahalik eta egoera onenean bidaltzeko ere bai.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Eguraldia epeltzen hasia zen, eta amak geletako leihoak irekiak zituen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 64. orr.

Memoria elurra bezalakoa baita: erori berri xapatxetan aise urtzen da eguraldiak epeltzera eginez gero, baina egun askotan mara-mara gainezka pilatutakoa lurrera itsasten da iraunkor.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Arratsalderako epeltzen hasiko du emeki-emeki, eta elurra 200-400 metrotik goiti egingo du.  Berria - Harian   2005-01-27

2 irud/hed

Astiro hurbiltzen zelarik, Caponek alkoholak epeldutako odolaren beroa sumatu zuen zakilerako bidean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Maitale-sua epeldu egiten da, eta su epela ondo gauza ziztrina da, gero.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

Petrolioaren prezioaren beroaldia epeltzen ari dela, burtsak sasoiko dabiltza.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

Egunen joanean, Mireiak eta Josebak bien arteko harremana epeltzea erabaki zuten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 63. orr.

Kafea hartu eta, sarri, klubetara jotzen nuen, asteko nekea eta etxeko giro hotza argi gorrisken pean epeltzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Ez naiz "Che" amerikarraz mintzo aspaldian zendua baita, bi aldiz zendua idatz nezake, ukan duen arrakasta epeltzen ari baita.  Herria   2001-06-14

Denborarekin fedea epeltzen joan zitzaien Bretainiako biztanleei, eta Erdi Aroko erlijiosotasun sutsua apaltzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 156. orr.

Maitasun horrek hoztasuna epeldu beharko lukeela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.

Domingok eta Estefaniak bihi bat ere ez zuten epeldu nireganako hoztasuna. Etxe barnean Verdiren Aida-k epeltzen zuen Sandro Passera jaunaren gela zabala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Txirrina zanpaka egin nuen denborak epeldu zizkidan haserrearen su-pindarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Urak batere epeldu gabe atxikitzen zuen elurraren oroimena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Egun osoan zehar hurbiltzen ziren bisitariek ere apaldu eta epeldu ezineko tristura eta deserotasuna.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 172. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Eta hipoteka mailegua dutenen auspoak ere, epeldua jaso zuen, momentuz interes tasen ufada atzera dela eta.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguraldia epeldu (4); epeldu ahala (3); epeldu da (3); epeldu egin (5); epeldu egiten (6); epeldu zuen (3); epeltzen ari (5); epeltzen eta (3); epeltzen ez (3); epeltzen hasi (5); epeltzen hasten (4); epeltzen zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus