Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laino trinkoa zegoen Tolosan arrastiri epel hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 128. orr.
Gau epela zen, eta argia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 27. orr.
Biharamunean, euri epel batek estaltzen zituen Hong Kongeko espaloiak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 83. orr.
Eguzki errainuen euri epel hartan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.
Ur epel edo ez oso hotzetan. Berria - Harian 2005-08-06
Hala ere, ez nuen ur epelaz gozatzeko aukerarik izan Mediterraneoak itsaso epel eta barearen sona du. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.
Andreak ez zuen erantzun, aurpegia berotzen zion haize epel hark estuturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.
Kalera irten zelarik, haize bolada epel batek bildu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.
Eguteran hegoak beste aire-poltsa epela pilatzen du hurrengo mendi zerran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Tarteka, itsasoko haize hezea bolada epel eta luzeetan iristen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Haize ufada epel batek agurtu ninduen leun. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.
Haize leun eta epel batek inarrosi ditu gaztainondoak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 28. orr.
Hegoaldetik datozen korronte epelek eragozten dute Barentseko itsasoa guztiz izoztea. Berria - Gaiak 2004-08-28
Egun iguzkitsua eta aski epela dute lagun. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 118. orr.
Dena biltzen duen lurrun epel eta usaintsuak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.
Giroa ere epela zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 81. orr.
Ama eserlekua argitara hurbildu eta kasik semearen idazketa orrialdearen gainean jartzen zelarik, halako ondoez batek jotzen zuen Florent, gorputz ahaltsu epel hura bere ondoan sentitzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.
Eberen gorputz argal epel leuna nire alboan etzan da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 135. orr.
Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean, berotasun, eszitazio eta pasio uholdeak hartzen du emakumea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.
Bake gozo eta handi bat nagusitu zitzaidan, manta epel batek bilduko banindu bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.
Beti geratzen da gure baitan lur puska heze epel bat, non bizitza ez baita nehoiz agortzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 602. orr.
Gela atsegin eta epel batean, gantzezko kandela xume baten argitan, samovarraren marmarra lagun. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.
Goioren sabelpean eseri zen, Goioren zakila beste gordeleku heze, bigun, epel horretan sartuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.
Amets bakan batzuetan, oso noizbehinka, sentitzen duzun betetasuna, magal epel-gozo-leun batetik partitu nahi eza. «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.
Ukitu epel, umel eta apur bat itsaskorra sentitu nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.
Odolaldi epel bat banatu zitzaion masailetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.
Usain heze eta epel bat iritsi zaio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 68. orr.
Taberna batean zegoen, hain juxtu, edalontzi bat garagardo epel aurrean zuela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.
Lore sorta epel bizi bat zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Batean, epel eta lehorragoa; bestean, frexkoago eta umelagoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Bero epel orok beregana erakartzen baitu hezetasuna. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3650. orr.
Elur sorgindua, epel eta lehorra, erortzen zen sabaitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.
Nerea zuen gogoan, harekin igarotako gaua, haren larruaren sentipena berean, bularren sinpletasun epela, gerrialdearen malgutasuna, sabelpea... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 235. orr.
Mahai gainera begiratu eta ogia ikusi dut, epela oraindik, mamiaren beroa azaletik ke mehez dariola. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.
Ilargi esnetan bustiriko loreak balkoietatik zintzilik, mendekuaren kolorekoak, garrasiaren kolorekoak, haize epelaren kulunkan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 28. orr.
Jardina mota guztietako palmondoz betea dik, eta argiak ahul eta emeak dituk, dena hezea, lurrintsua eta epela duk, berotegietan bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 187. orr.
Bere hatsa sentitzen nuen musuan, epela eta pipa tabakoaren usainekoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
Ilunez ilun hegan etorri da mahai gaineko lanpararen argitasun epelera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 117. orr.
Wendyk maite-maite egiten zion eta ur epeletan garbitzen zion zauria. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 112. orr.
Txapela burutik kendu nuen, kanpoan bide nagusian, arratseko haize epelean, isilik bizikletaz zihoazen hiru soldaduren figurak pasatu zirenean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 119. orr.
Joachimek ezin erantzun, panpina zintzilikari eta kiratsa zerion bat besterik ez baitzen hura han, dagoeneko birritan esan bezala, haize epeletan kulunkari... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 126. orr.
Debekatu egin zion anaia sukaldariari, bezpera arratsetik, ohi denez, lekariak ur epeletan ipintzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.
Nahiago zuen, kanpoko hotza igartzean, aldi baterako ohean geratu, epelean, eta loak hartu zuen berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.
Minimoak askoz gozoago eta leunagoak dira Donostian: 15.5 minimoen batez bestekoa, hor kosta txokoan epelean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 317. orr.
-Aizue, zoazte haize epela hartzera! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 35. orr.
Maitale-sua epeldu egiten da, eta su epela ondo gauza ziztrina da, gero. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.
Frantximentek eta euskaldun epelek ez dezaten duda izpirik ukan euskara hemen bere etxean dela. Herria 2003-07-24
Haatik, euskotar epelak ei ziren horkoak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.
Nik bai, eta noizbait azalduko dizut zein den nire teoria, nahiz eta ordurako, prestigiozko poeta epel bihurturik, zure anaia terroristaz lotsatuko zaren. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Erdibide epel bat ere zilegia zen, bi posturen arteko zubia. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 159. orr.
Arrastiri aurreko ordu epel hauetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 345. orr.
Magiatik eta edertasunetik sortzen zen bake epel batek bete egin ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.
Horretan gelditu ginen bi musu epel elkarri emanik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.
Jende on-onen gizarte onak malko epel gezurrezko bat ixurtzen du mendizale zintzoaren heriotzan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.
Bizitzeko grinarik gabe, zentzuen anabasan zegoen, halako lozorro gozo epel batek hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.
Esker oneko sentimen epel batek bete zidan barrena, Hermannengatik izan ez balitz, denek ikusiko baitzuten odolak eragiten zidan nire ahulezia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 21. orr.
Sandraren ohea, eta besarkada amaiezin hura, eta orduen joan-etorri epela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Interes epel samarra zuen Knox doktoreak zaharrenganako. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.
Goiok ez zuen halako sentsazio bigun epelik inoiz sentitu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.
Bat-batean, izpi epel batek argitu zion aurpegi zurruna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
Ume ostia haiek larrutzeko gogo bizia sentitu zuen, ostiatxo epel batzuk banatzeko, baina fusilak zeuzkaten eskuetan eta begiratu izoztu bat begi-ninietan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.
Euskarari gorroto diotenei, mezu bat; euskarekiko epel direnei, beste bat; euskara maite-maite izan baina erabiltzen ez dutenei, beste bat. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.
Baina epel zarelako eta ez bero, ez hotz, botagura emateraino nazkatzen nauzu. Elizen arteko biblia Ap 3,16
Epel nahiz bero, klaserik, jainkorik eta aberririk gabeko gizartearen ametsa pixkanaka joango zitzaidan ahazten. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.
Emakumeenganako jarrera bikoitza, amultsua eta aldi berean epela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.
Cymuned taldeak epelegitzat jotzen du Plaid Cymru (PC) alderdi abertzaleak hizkuntzaren defentsan duen jarrera. Berria - Mundua 2004-03-07
Atzerri politikan epel aritzea leporatu dio Dick Cheneyk John Kerryri. Berria - Mundua 2004-09-03
Hego Euskal Herrian bozen sukarra frangotto goratua balin bada, aitor dezagun iparralde huntan aski epel gaudela. Herria 2004-03-11
Epel dago, baina euriak behar baino lehenago gautu du zerua. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.
Konturatu ginen etxean epel zegoen txoko bakarra beheko suaren ondokoa zela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.
Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Elurpean ere epel darrai lurrak 15-16 zentimetro behera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.
Nire galtza bustita zegoen, blai, eta epel oso. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Nire eskuek ikara egiten zitenan, epel, neure bularrak ukitzean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.
Haren eskua han gelditzen zen, epel, gozamen zuhur batean; fereka hori plazer zilegi bilakatu zen, adiskidetasun seinale, kolosoak haurren lañotasunarekin onartzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.
Epel eta bero antzean datorrela, inork ez dio eskertzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.
-Eskerrik asko -erantzun zion Maimiek-, eroso eta epel egon naiz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 292. orr.
Eguzki beheratuaren argia ez zen etxe tarteetatik baino iristen pasealekura, eta argi-itzalak eta hotz-beroak sortzen zituen: argitan epel, itzalean hotz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Nazioarteko komunitateak epel jokatzen du kasurik gehienetan. Berria - Gaiak 2006-01-24
Iraultzaren aurrean ere, epel jokatu zuela leporatu ohi zaio Portalis honi. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 14. orr.
Batzuek oihu egiten zioten; beste batzuk haserretu egiten ziren, ez baitzuten ipuina ulertzen, eta gehientsuenak epel geratzen ziren, hasieran bezala. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 89. orr.
Ura epel samar dago 13 gradutik 15era igo da. Berria - Harian 2006-04-30
Indar ikaragarria du nobela osoak, lehendabiziko hitzetik hasi eta azkeneraino, eta ez du inor epel utziko. Berria - Kultura 2004-11-20
Edonola ere ikuslea ez da epel geratuko bere artelanen aurrean. Berria - Kultura 2006-04-13
Ez dute inor epel eta axolagabe utzi nahi: «Euskal jaien inguruko eztabaida piztu nahi dugu», baieztatu dute biek. Berria - Kultura 2004-09-21
Lo epel egingo badute, aldez aurretik itxi beharko dituzte teilatu aldean hormek ageri dituzten zirrikitu handiak. «Bizia lo», 2003 - 134. orr.
Udaberria zen, epel egiten zuen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.
Epel egiten zuen, eta, nola edo hala, zoriontsu nintzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.
Azken egunean haatik, epel aire agertuak ziren batzu ere frango gogorki mintzatu dira. Txitxare buztan bat billatzen badu, uraxe aski dik, epel pixar bat nabaitu orduko kantari asteko. Herria 2004-08-12
Gaurkoaren antzera epel-giroa egiten zuen goiz hartatik, gutxienez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.
Kandelarioz ere, horixe arbuiatuko da: eguraldi epel-mengel ahul eta ustela ez dadila parera etorri. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.
Kale-kantoi batean gelditu zen zigarro-usain limurtzaile eta goxo-epel bati atzemanda, esku bat sorbalda gainean ezarri baliote bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.
Berehala pasatu ginen epeletik berora, eta eztabaida sutsua izan zen oso. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 67. orr.
Giroa ere, epeletik hotzera. Berria - Kultura 2004-10-30
Beste babu horrekin hitz egiteko bihar arte itxaron beharko dugu, ea etxeko epelak burua zerbaitetarako dela gogorarazten dion! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.
Kostoa, anfetak, gaueko epela, bakardadea, etxerik eza; eta erdian gu, Fermin eta biok. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.
Eguzkiaren aurrez aurre, arratsaldeko lehen orduetako epela hobeto gozatzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.
Zeren oraino ederki oroitzen baitut nola kontatzen zizkigun bere kontu haiek atariko epelean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 182. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Llumek irribarre egiten du, jadanik ez du hotzik eta lo gozo batek hartzen du gauaren epelean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Etxeko zaleen epelean lortuko dutelako balentria. Berria - Kirola 2006-02-07
Sukaldeko epelera joan zen korrika. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.
Zeregin jakinik ez zutenek nahiago izan zuten etxeko epelean geratu. Berria - Harian 2005-01-27
Jeanek, bere piztiarekin, irribarre egiten zuen, isilik, aterpearen epelean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 111. orr.
Makina bat bertsolari atera da sagardoaren epeletan. Berria - Kultura 2006-02-11
Badakigu, musu baten epela ezpainetan eta maindireen artean izerdi lurrin gozoa utziz alde egin duen emakumeak ebaluaketa bat egingo duela bidean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.
Orduan, suari ere epela estimatzen dio gehien. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 28. orr.
Esku haren epela behar nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.
Nolanahi dela, mingainaren epelak eta zapore mikatzak adierazten diote agian ezetz, agian gaur, ezagutzen ez duen arrazoi arraioren batengatik ez duela egin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.
Zereginik ez daukatenak bakarrik geratzen dira, bapo, Ohearen epeletik zeregindunen munduak nola funtzionatzen duen imajinatzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 59. orr.
Egotzia izanak -paradisutik, amaren epeletik- egiten ei du gizakia gizaki. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.
Horrexegatik dio higuina epelari. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 28. orr.
Bat-batean odolaren epel likitsa nabaritu nuen azalean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 220. orr.
Hura erretiratu ahala hasiko dira ixten abaraskako erretenak; hura erretiratu ahala, beste epel batek jango dio azala argizariari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.
· Bitartean, tropelaren epelean joango naiz, ezkutatuta, denborarik ez galtzeko helburu xumearekin. etxekoen epelean igaro baititu azken egunak. Berria - Kirola 2004-07-09
Egun batean, etsita, mehatxu eta guzti bota zion, alegia, bederatziurrena egingo ziola, eta, horrekin bere laguntxo kuttun hura agertzen ez bazen, epelak hartzeko zegoela; senperrenak ikusiko zituela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.
Apaizaren taldeko batek, altoa emanda, jaitsarazi zuen murgilduta zegoen maitasun-musikazko gailur mistiko haietatik, epelak hartu edo gurekin etorri dilema soila aurkeztuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 114. orr.
Elizatik irten ondoren, Pepponeren etxe aurrean bildu ziren denak, bai eta berari epelak esan ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.
Epelak entzun behar izan zitinan, eta bota beharrekoak bota ondoren arineketan joan nindunan etxera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.
Ederki, sar nazatela kartzelan, epelean egonen nauk behinik behin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.
Neska hantxe dago epelean udaberria buruan duela. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.
Hotzean, planteamendu horrek ez garamatza inora; baina epelean edo, zergatik ez, berotan aztertuko bagenu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.
Hotzean, planteamendu horrek ez garamatza inora; baina epelean edo, zergatik ez, berotan aztertuko bagenu, eta Bilbon, Euskal Herriko hiriburuan kokatuko bagenu, ba bai. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.
Zorionez jatetxean epeletan izango gara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 184. orr.
Patxik hango kristalezko tabernan zerbait hartzera gonbidatu ninduen, oso ederra baitzen, epeletan kafe bat hartu bitartean, kanpoan elurra nola ari zuen ikustea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 135. orr.
Zorionez jatetxean epeletan izango gara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 184. orr.
Epelean goxo-goxo zeuden bi adiskideak; berotegiko loreak ziruditen, beirateen atzean gorritzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.
Argitan eta epelean, argizariko letrak desitxuratzen joango dira, izkribu guztia ezabatu arteino... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 82. orr.
Ohe atorra jantzita, oinak artile kizkurrezko alfonbraren gozotasunean, ohearen bero atseginez epel-epel oraindik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.
Ardoa hoberenetik eta tea epel epela, eta gailetak, eta nahi beste janari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.
Atarira atera nintzen, ilargia ia betea, hego-haize epel-epela, errekastoaren murmurioa, kilkerrak, belar-usaina... Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 18. orr.
Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.
Esango zenuke epel-epel ez baino, nahikoa sano dagoela, igoal... 7-8 gradu edo, hor nonbait baietz! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.
Orai arte, epel-epela joana da gisa hortako saila munta guttikoa balitz bezala. Herria 2004-06-10
Kotoiaren azpiko gorputzaren biluzia aitortzen zuen neskaren irribarreak, biluzi arrastorik gabea, desiraz betea eta epel-epela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 207. orr.
Eguerdi irian, sukaldetik ateratzean beroa izana zitekeen edateko bat emaiten ziguten, epel-epela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.
Airea epel-epela. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 150. orr.
baino epelago (7); eguzkiaren epela (5); enpresen ligak epel (8); epel bat (21); epel batean (9); epel batek (13); epel dago (5); epel epel (10); epel epela (9); epel epela (9); epel eta (47); epel hartan (12); epel hori (5); epel zegoen (6); epela da (6); epela eta (13); epela izan (8); epela sentitu (5); epela zegoen (7); epela zen (16); epelak entzun (11); epelak entzun behar (5); epelak eta (10); epelak izan (6); eta epel (21); eta epela (28); eta epelago (5); eta epelean (5); gau epel (8); gau epela (5); giro epel (5); giro epela (11); giro epelean (7); goiz epel (5); haize epel (9); haize epela (6); haize epelak (7); harrera epela (6); inor epel (5); jarrera epela (9); ligak epel (8); ur epel (6); ur epela (5); ur epeletan (10); zaleen epelean (10)