Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epeka itzultzen zizkidan gastuak, hutsik egin gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.
Nik epeka pozoitu behar nuen ordea. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.
Epeka emango dugu horren berri, apurka-apurka, hitz-lasterraren harmoniara egokiturik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 49. orr.
Epeka ezarriko dute legea. Berria - Gaiak 2004-11-17
Naval epeka itxiko dutela uste du ELAk; CCOOk eta UGTk, aldiz, errentagarria izango dela. Berria - Harian 2005-02-26
Diru laguntza horien itzulera atzeratu edo epeka ordaintzeko aukeraren aurrean, [...]. Berria - Ekonomia 2004-11-12
Etika, garantiak edo segurtasuna nahi bazenuen, epeka ordaindu beharreko mikrouhin-labe bat erosi besterik ez zenuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.
Justxenkok esan du prest dagoela salneurri hori ordaintzeko, baina ez bat-batean igota, epeka baizik. Berria - Mundua 2006-01-03
Argi dago, epekako ordainketa gehiago dago iristeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.
Akzioak erosi dituztenen %84,7 bazkideak dira, eta %84,5ek eskura ordaindu dute, klubak bi banketxerekin hitzartutako epekako kredituak aprobetxatu gabe. Berria - Kirola 2006-03-30
Inbertsio funtsen eta epekako gordailuen hazkuntza, ostera, %23,9 eta %17,4koa izan da, hurrenez hurren. Berria - Ekonomia 2004-10-30
eta epeka (5)