Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epe 1 iz zerbait egiteko denbora bitartea; nolabait mugatutako denbora bitartea.

Epea bete baino lehen.      - 1. orr.

Epe hori hilaren 16an amaitzen zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Epea igaro eta dolarra kontratuaren prezio azpitik badago, kontratuaren jabeak ez du noski kontratua betearaziko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Senideok, epea laburtu egin dela diotsuet.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,29

Jaunak, gainera, epea ezarri zuen, esanez: "Bihar egingo dut hau lurralde honetan".  Elizen arteko biblia   Ir 9,5

Epea zabalik egon da proposamen edo emendakin alternatiboak aurkezteko.  Berria - Harian   2005-03-08

Gehienetan hiru hilabete inguru egiten zituen hiri bakoitzean, baina ez zen beti epea bera izaten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Bigarren etaparen epea apirilaren 15 ean bururatzen zen.  Herria   2001-05-03

Zordunak errukia eskatzen zion apalki zaldunari, eta Frantzisko dohatsuaren maitasunagatik ordaintzeko epea luzatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Atzo gauean amaitu zen hautagaiak aurkezteko epea.  Berria - Mundua   2004-12-02

Apirilaren 30a arte luzatuko litzateke Marokok NBEko proposamenari erantzuteko izango duen epea.  Berria - Mundua   2004-01-21

Lanen igortzeko epea: irailaren 25 a.  Herria   2003-09-11

Lansaria lana burutzeko epearen araberakoa izango da: sei mila euro aste betean bada eta erdia epea luzatuz gero.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Haren berririk izan gabe ohikotzat har litekeen epea gaindituta, kezkatzen hasi nintzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.

Emaguzu zazpi eguneko epea.  Elizen arteko biblia   1 Sm 11,3

Hiru orduren epea dutalakotz, Sarria bisitatzera noa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 210. orr.

Ezinbestean, etsi bat hartu nuen, bi asteren epea ez dela halere hain luzea, luze iduri badu ere.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Ene lanak epea uzten dit kontseilu horri segitzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

Hamar eguneko epea zuen poliziak, lege antiterroristaren arabera, atxilotuak torturatu eta ahalik informazio gehiena ateratzeko, baina hamar egunak bete baino lehen hil zitzaien Joxe Arregi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.

Lehorreratu bezain fite, egun bakarreko epea eman niean, uhartetik alde egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 465. orr.

Urtea amaitu baino lehen alderdien mahaiaren osaketari, funtzionamenduari eta epeei buruzko proposamen zehatza egin dezan.  Berria - Harian   2005-06-23

Gardavüaren epea ahitzean, preso eman zuten Eusko Armadako buruzagia.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 47. orr.

117.000 milioi dolar mobilizatu behar izan ziren, lau hilabeteko epean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Euskara batuaren araugintza: 1968-1978 epea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 170. orr.

-Une Honetarik goiti, egun baten epea duzue -abisatu zuen-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.

Mende bateko epean gutxi gorabehera, 1430-1540 urteen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

1993-1997ko epean Europar Batasuneko Estatuen unibertsitate eta ikerketarako herri erakundeetan egindako IGrako gastua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 227. orr.

Unibertsitatean sartzeko sistema murritzaileak ezartzea; unibertsitatean ikasleek eman ditzaketen urteen epea murriztea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Aldez aurretik zehaztutako epean ikasketak bukatzeko gai diren ikasleak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 226. orr.

Gerritik esku-bonba bat zeukan zintzilik, alemana, zurezko bere giderrarekin, epean eztanda egiten duten horietarikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Jende askok hasten baititu ikasketak, baina gutxik bukatu aldez aurretik pentsatutako epearen barnean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 101. orr.

Horrek epe bat irauten ahal du baina zedarrietarik jalgi eta bere ohera itzultzen den erreka bezalaxe, jendeak goiz edo berant bere zuzenak eskatzen ditu eta, gaizki erabili dituztenek, beren hutsengatik pekatzen dute.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.

Epe batez, sukaldean bakarrik aditzen zen pedalek eragin ehundegi-zuren kriskitina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Adiskidearen paperak epez kanpo zeudela onartu izanak indartu egiten du zure aitorpena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 188. orr.

Eperik eperako epeak halakoak ziren axuri merkatuetan maiz denbora galtzen zutela uste zutenentzat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Komeniko lukek Ines Villalpando andrearengana joango bahintz eta epetan emateko eskatu urrirako.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

1964ra bitarteko bide luzean izandako gorabeherak eta atzera-aurrerak erakutsiko dira saioaren lehenbiziko atalean, eta lau epe nagusi bereiziko dira ibilbide horretan: [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 19. orr.

Berriro ezarri nituen epe jakinetan egin behar ziren egur-eskaintzak.  Elizen arteko biblia   Ne 13,31

Produktu eratorriak, salgai bati buruz epe jakin batera salerosketa bat egiteko kontratuak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Epe laburra bakarrik dutela gogoan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Preziorik merkeena zuen, eta eperik laburrena agintzen zuen.  Berria - Kultura   2006-04-06

Gisa hortan auzitegien lana arinduko dela eta afera ainitz epe labur batean trenkatzen ahalko direla.  Herria   2004-10-07

Nolanahi ere, emaitzak ez dira epe laburrean helduko.  Berria - Kirola   2004-02-01

Epe laburreko gordailuak epe luzeko kreditu bihurtzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Epe laburrerako teknologia garapenak epe luzerakoa jan ez dezan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Ordaina epe laburrik barne etorri zitzaien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.

Dirua erasopean duten herrialdeei epe laburreko eta epe ertaineko finantza-laguntza emateko aukerak ugalduz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Epe ertainera edo luzera lanpostu berrien sorkuntzak balizko efektu orekatzaileak sortuko lituzkeen arren, murrizketa gertatzen den unean, nork ordainduko du?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.

Epe motzean mozkin handiak lortzeko obsesio hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Politika murrizgarrien mugak azaldu dira nolabait: epe motzera, behintzat, inbertsioa eta enplegua areagotzearen kontra jokatzen dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Hiru segundoko epe luzea hartu dut erantzun baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Epe luzean hartuta, nazio-estatu lehiakide batzuek eratu duten munduko ekonomiaren aroa, parentesi historiko luze baten moduan ager daiteke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Orobat azpimarratzen du, epe luzeko ekonomia-garapenerako, jarduera estrategikoen sustapenean estatuak duen eginkizun erabakigarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Dohain eta kontra-dohain horiek, epe luzera, orekatu egiten dira, eta modu berean gertatzen zaizkie onuragarri jarduera horretan parte hartzen dutenei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Epe luzera Marte ikertzen hasteko urratsak ere egin nahi dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-07

Horretarako, dirulaguntzak eta epe luzerako maileguak erabil daitezke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Bazekien epe infinitu batean gizon orori gauza guztiak gertatzen zaizkiola.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Azkenik, ezarritako epean, Portziunkulako Santa Mariara itzuli ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 475. orr.

Bajako epea luzatzea nahi zuen, artean ahul sentitzen zela-eta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sailburuak tinko eutsi die 2010eko epe-mugari eta akordioa egin beharrari, Seguruenez etorkizunaren ezabaketa horren eraginez, zeinaren bidez baretzen baitu izpirituak epe-amaieraren angustia.  Berria - Harian   2005-10-30

Akordio gehienek hamabi-hogeita lau hilabetekoa izan ohi den epe-amaitzeari dagozkio bakarrik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Konstituzioak presidentearen aginte epea lau urtetik seira luzatzen du. Ez bada bere delituari jarritako preskripzio-epea igaro.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.

Apirilean jarriko da indarrean, eta estatukideek bi urteko trantsizio epea izango dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Hitzak eta izenak aukeratzea, argitaratze epea errespetatzea, lerroak kontatzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Instalazio epearen bi fase horiek 20-30en bat urte hartuko lukete, gero atzeraldiari tartea bat uzteko hedapen fasearen aurretik.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Berme-epea gaindituriko materiala izaten zuan ia beti. Hemendik aurrera argitaletxe honetan lan egiten duten zuzentzaile guztiak gidatzeko ardura hartuko du, bai lan-epeak eta erritmoei buruzkoan nola zuzenketen txukuntasunari buruzkoan. Amets lurrean bere bizitza-epea berritzekotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Zenbateraino ote geunden gaizki ohituta, ezen neska frantsesekin ere abstinentzia epe bat gordetzera beharturik sentitzen ginen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

Segurtasun-epe luzeagoekin lan egin behar dugu. Esperientziak erakusten duenez, denbora-epe luzeetan zehar izan daiteke sistemen garapen kualitatiboa, hazkunderik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 72. orr.

Datu horiek ez datoz guztiz bat, unibertsitatean badirelako, eta gero eta gehiago izango dira gainera, adin epe horretatik kanpo daudenak, bai gazteagoak bai zaharragoak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 163. orr.

Probaldiko urte-epea betetzean, onartua izan bedi anaiarteko obedientziara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arras epe laburrean (7); bai epe (5); baina epe (37); baina epe luzera (7); baino epe (5); beste epe (6); beste epe bat (5); da epe (33); den epe (10); denbora epe (6); dira epe (14); ditu epe (9); du epe (16); dut epe (5); dute epe (10); epe barruan (7); epe bat (47); epe batean (11); epe baten (9); epe batez (12); epe berdinean (7); epe berean (51); epe berean baino (28); epe berri (14); epe berri bat (9); epe berria (5); epe ertain (23); epe ertain edo (8); epe ertain eta (10); epe ertainean (29); epe ertaineko (5); epe ertainera (24); epe ertainerako (6); epe eta (11); epe eta helburu (7); epe guztiak (6); epe hau (5); epe honetan (6); epe hori (65); epe horren (14); epe horretan (72); epe hortan (9); epe jakin (24); epe jakin batean (7); epe jakin batera (6); epe labur (31); epe labur batean (8); epe labur edo (5); epe labur eta (5); epe laburra (7); epe laburrean (201); epe laburrean ez (8); epe laburreko (39); epe laburrekoa (5); epe laburrera (56); epe laburrera ez (8); epe laburrerako (13); epe laburrez (6); epe laburrik (13); epe laburrik barne (12); epe luze (18); epe luze batean (7); epe luzea (9); epe luzeagoa (6); epe luzeagoan (5); epe luzean (53); epe luzeko (62); epe luzekoa (6); epe luzekoak (6); epe luzera (174); epe luzera begira (17); epe luzerako (94); epe luzerakoa (5); epe motz (5); epe motzean (58); epe motzeko (15); epe motzera (33); epe motzera ez (5); epe motzerako (16); epe zehatzik (6); ere epe (11); eta epe (111); eta epe hori (6); eta epe horretan (7); eta epe laburrean (15); eta epe luzean (6); eta epe luzeko (6); eta epe luzera (7); eta epe luzerako (11); ez da epe (8); ez epe (7); hain epe (11); hain epe laburrean (5); hilabeteko epe (10); hori epe (8); horiek epe (6); horrek epe (12); iaz epe (21); iaz epe berean (20); iazko epe (18); iazko epe berdinean (5); iazko epe berean (8); nahiz epe (5); oso epe (32); oso epe laburrean (10); oso epe luzean (5); urteko epe (14); zen epe (6); zuen epe (6)

alegazioak aurkezteko epea (5); arteko epea (101); arteko epea du (11); arteko epea dute (12); arteko epea eman (28); arteko epea izango (8); arteko epea jarri (10); astebeteko epea (13); asteko epea (18); atxilotze epea (5); aurkezteko epea (102); azken epea (25); bateko epea (11); bateko epea eman (5); bi asteko epea (10); bi eguneko epea (12); bi hilabeteko epea (17); bi urteko epea (9); bihar arteko epea (6); bitarteko epea (16); bost eguneko epea (12); da epea (13); duen epea (5); dute epea (6); egiteko epea (36); eguneko epea (100); eguneko epea dago (5); eguneko epea du (11); eguneko epea dute (6); eguneko epea eman (22); eguneko epea izango (10); emaiteko epea (8); emandako epea (9); emate epea (6); emateko epea (73); emateko epea zabalik (6)

epea agortzen (5); epea amaitu (19); epea apirilaren (6); epea atzo (8); epea baino (14); epea bete (21); epea bete arte (5); epea bi (11); epea bi urtetik (5); epea bihar (7); epea bukatu (14); epea bukatzen (5); epea dago (7); epea datorren (6); epea dauka (7); epea daukate (6); epea du (44); epea dute (32); epea eman (105); epea eman die (7); epea eman dio (13); epea eman diote (6); epea eman zien (16); epea eman zion (27); epea eman zioten (7); epea emango (5); epea ematen (13); epea ere (5); epea eskatu (8); epea eta (17); epea ez (11); epea ezarri (6); epea gainditu (7); epea gaur (9); epea helbidea (6); epea hilaren (5); epea igaro (7); epea ireki (7); epea izan (8); epea izanen (9); epea izanen dute (5); epea izango (53); epea izango du (22); epea izango dute (24); epea jarri (25); epea luzatu (25); epea luzatzea (11); epea luzatzeko (9); epea luzatzeko eskatu (5); epea maiatzaren (15); epea martxoaren (7); epea utzi (5); epea zabaldu (10); epea zabalduko (9); epea zabalduko da (5); epea zabalik (15); epea zabalik dago (8); epea zehazten (6); epea zehaztu (10); epea zuen (11); epea zuten (5)

eskatzeko epea (9); eta epea (10); fitxaketak egiteko epea (8); gehienezko epea (7); gutxieneko epea (5); hamabost eguneko epea (7); hamar eguneko epea (13); hartzeko epea (5); hautagaitzak aurkezteko epea (11); helegiteak aurkezteko epea (7); hilabeteko epea (98); hilabeteko epea dute (5); hilabeteko epea eman (11); hilabeteko epea izango (17); hiru eguneko epea (11); hiru hilabeteko epea (19); hiru urteko epea (12); inkomunikazio epea (5); itzultzeko epea (5); izen emate epea (6); izen emateko epea (5); izena emateko epea (49); izenak emateko epea (5); izenen emaiteko epea (5); jarritako epea (5); jasotzeko epea (13); laguntzak eskatzeko epea (5); lanak aurkezteko epea (14); lortzeko epea (8); onartzeko epea (7); ordaintzeko epea (5); orduko epea (28); orduko epea eman (15); proposatzeko epea (5); sei hilabeteko epea (20); urtebeteko epea (18); urteko epea (47); urteko epea du (7)

urteko epea izango (5); zuen epea (8); zuzenketak aurkezteko epea (19)

arteko epean (13); astebeteko epean (10); asteko epean (6); bateko epean (17); baten epean (5); bi asteko epean (5); bi epetan (7); bi hilabeteko epean (9); bi urteko epean (17); bitarteko epean (9); bost urteko epean (18); da epeak (6); dituen epeak (7); eguneko epean (35); epeak bete (6); epeak betetzen (5); epeak eta (20); epeak luzatu (5); epean bi (6); epean eta (5); epearen barruan (9); epeei buruz (5); eperik ez (15); eperik gabe (9); eperik jarri (8); eperik laburrenean (7); eperik zehaztu (6); epetik kanpo (5); epez kanpo (22); epez kanpo aurkeztu (5); erdiko epean (6); eta epeak (24); eta eperik (8); hamar urteko epean (12); hilabete bateko epean (10); hilabeteko epean (64); hiru hilabeteko epean (13); hiru urteko epean (8); jarritako epeak (6); lau urteko epean (15); lehen epean (5); orduko epean (17); sei hilabeteko epean (10); urtebeteko epean (18); urteko epean (98)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus