Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epatatu, epata(tu), epatatzen 1 du ad harritu, aho zabalik utzi.

Dizipulua aurrean zuelarik, maisu sentitzen zela, eta orduan hegoak libre uzten zizkiola etorriari, bere erudizioaz bestea epatatzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Ez diot hau poema haiek, txarraren txarrez, akabu horixe merezi zutelako, ezta ere idazlanak suntsitzearen bindikazio horrekin inor epatatu gura dudalako, ez naiz hain snoba.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.

Jada ez dakizue zer txorrada esan, zer mozolokeria idatzi, zer txatxukeria asmatu, zer zentzugabekeria irudikatu gainerakoengandik bereizteko, gainerakoak epatatzeko, eskola-gelako lehenak izateko, debalde bazkaltzeko, dirulaguntzak kobratzeko eta kolpe zorririk jo gabe bizitzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

Bere lagunak epatatu nahi zituen batek bota omen zuen, kastitatea zela bere perbertsioa; denek onartu omen zioten ez zegoela hori baino perbertsio makurragorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus