Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
epatante izond oso harrigarria, aho zabalik uzten duena.
Lehen enkontru haietako batean, agian lehenetakoa zelako hain zuzen, izan zen Enrikeren jarduna epatanteenetakoa. «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.
Indonesian aterea zen, eta esklusibitatearen urrea zuen: beste inork ez zuen, egun horretan, argazki epatante hura argitaratu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 97. orr.