Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirurogei urteren atzerapenaz baldin bazen ere, lepoa epaitu behar baitzidaten biharamunean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 204. orr.
Belarra egin beharra, epaitu beharra, sortzen da martxoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.
Belarra da epaitzen, mozten, ebakitzen dena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.
Jokatu dira denak gogorki hala nola Betsen lurreratzen zituela kontrarioak iratzea epaiten den bezala. Herria 2004-11-18
Uda eta aita belar epaiten irudikatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.
Auzoak ogi epaiten eta epai arau, rafia esku batean, igitaia bestean, ezpalak trebeki estekatzen! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.
Nork daki moztu, epaitu, erauzi, erre beharrak ez ote zuen barnago sustraitu? Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 16. orr.
Epaiteko makinaren olioztatzen eta burdinazko juntetan kokaturiko belar puskak eskuz kentzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 340. orr.