Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1972ko urtarrilaren 8an epaitu zuten Madrilen, eta lau urteko presoaldi txikia eman zioten legez kontra elkartzeagatik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.
Bere bi seme-alabak hiltzeagatik epaitu eta zigortu zuten. Berria - Gaiak 2004-09-07
Spies, Parsons, Fielden, Sachwab, Neebe, Linng, Fischer eta Engel langileen lider anarkistei egotzi zieten gertatutakoaren errua, eta atxilotu, epaitu eta zigortu egin zituzten. Berria - Ekonomia 2006-04-30
Holako kasuetan beti egiten ohi dena: epaitu, eta nazioaren legeak ez konplitzeagatik kondenatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.
Han epaituak izanen zarete zuen saldukeriagatik eta, kasik segur, gillotinatik iraganak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.
Bost euskaldun eta bederatzi bretoin ziren hor epaituak. Herria 2005-07-07
Neba, Manuel Valdes Larrañaga, [...] Bilboko kartzelan du, Falange de Vizcaya delakoaren buru bera delako akusaziopean epaiturik eta 20 urteko zigorra betetzera kondenaturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.
Hau da bere etengabeko aholkua: ez inor epaitu, ez gaizki esan, etab. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.
Nire 2/33 Taldekoek epaitzen dituzte epaileak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.
Hemezortzi urte baditu, epaitu dezakete. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 181. orr.
Ez nazazu epaitu, arren, baizik har nazazu zenbaitetan gainezka egiten duen norbait bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 153. orr.
Bere koinata preso igorri omen zuela, iraultzaren kontrakoa zela leporatuz, eta epaitu gogo omen zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.
Terroristak epaitu baino bi aste lehenago, auzitegi militar berean baina beste epaile batzuekin, Ivan Janson nekazaria epaitu eta urkaturik hiltzera kondenatu zuten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.
Berri agentzien arabera, Frantziak Albisu epaitzeari uko egin eta Espainian epaitzea da Garzonen helburua. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Gerra kontseilu sumarisimoan epaitzen ninduten kriminal zaildua nintzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.
Harroegia zara, anai Maseo, Jainkoaren eginak epaitzen baitituzu, eta infernua merezi duzu zure zentzugabeko harrokeriagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 963. orr.
1693. urteko maiatzerako epaiak amaitu ziren eta epaitzeko geratzen ziren 9 sorginak aske utzi zituzten. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 86. orr.
Kontua da epaitu eta kondenatu egin zutela, eta bi heriotza-zigor eman zizkiotela: bat pozoitze ahaleginagatik, lepoa moztera, bestea sodomiagatik, sutan erretzera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.
Edozein apezpiku txipiren edozein artzapezpiku edo patriarka handiren menpeko baten auzietan, noiz ere kargutik kentzea merezi duen falta larri batez baita epaitzen, apostoluenganik Apostoluen Aulki Sainduari uzten ohi zaio erabakia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 155. orr.
Azkenik, Zaindarien Kapitainak Beregond eraman zuen Erregearen aurrera, epai zezan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.
Nik ez bainekien auzi hura nondik nora eraman, Jerusalemera joan nahi al zuen galdetu nion, han epai zezaten. Elizen arteko biblia Eg 25,20
Ez dezazuela, beraz, epea baino lehen epai. Elizen arteko biblia 1 Ko 4,5
Jatorrizkoarekiko baliokidetasunaz, berriz, epai bezate jakintsu astitsuek: ni, irakurleak gogatzearekin konformatzen naiz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.
Gogoan izan naturak zure herrikideak zoriontsu egiteko, zaintzeko, laguntzeko, maitatzeko jarri zaituela eginkizun horretan, eta ez epaitzeko, zigortzeko eta, are gutxiago, kartzelaratzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.
Besteak epaitzeko ahalmena hartu dutenek, berriz, erabil bezate errukiz, beraiek Jaunarengandik errukia izan nahi duten bezalaxe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.
Ordena publikoko ekintzetan, magistratuak zigortzen du, ez legeak; delituak epaitzerakoan, aldiz, legeak zigortzen du, ez magistratuak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.
Epaitegian dei bat daukazulako zain, eta, beste kausa bat bitarteko, auzipeko ihesian epaituta zaudelako eta bi urteko zigorra eman dizutelako. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 28. orr.
-Aita, utzi hildakoak Jainkoak epai ditzan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.
Israelen banaketa hesia epaitzearen aurka agertu da Washington. Berria - Mundua 2004-01-31
Ez da pertsona zehatz batzuen aurkako epaiketa; herri baten dinamika epaitu nahi dute. Berria - Harian 2005-11-20
Mutil gazteari begiradatik eta ahotsetik baino ez ziezaiokeen epai haserrea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 119. orr.
Hiru partida jarraian jokatzerik ez dut izan, eta ezin da nire jokoa epaitu. Berria - Kirola 2006-03-04
Asmoak epaitzen ari zara! Baserriak hiriko bizimodua epai badezake, hiriak ere badu baserria epaitzea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.
Erlijioak, ordea, intentzioak ere epaitu nahi lituzke. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.
Itoitz egin dutenak epaituko ote ditu historiak? Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 186. orr.
-Horixe nahi nuke nik, kausak epaitzea, eta ez ondorioak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 216. orr.
Eta guk, nola epaituko genuke biografia ezabatzeko jokabide hori? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.
Pisatzen eta zatitzen, froga egiaztatuetan oinarriturik neurtzen eta epaitzen, eta zergatikoei erantzuten ahal guztiz saiatzen den kimikari baten lana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.
Gizabanakoari dagokiola erregeren aginduen bidezkotasuna edo bidegabekeria epaitzea.Ez dagokit niri epaitzea zaila ala erraza den deabruaren tentaldiei buru egitea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 42. orr.
Inork ezin du epaitu nahi gabeko haurdunaldia eteteko erabakia hartzen duen emakumea, ezin baikara haren larruan sartu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 111. orr.
-Janzkeratik epaitzen duzu beti jendea? -galdetu zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.
Orain, zuri dagokizu, irakurle, erabaki egokia ote den epaitzea. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 14. orr.
-Hik ez daukak konponbiderik -epaitu zuen Imanolek, serio, baina barrea atera zitzaion azkenerako. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 81. orr.
Inoren jokabide moralak moralki epaitzeko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 11. orr.
Gaizki epaitu zaituztela uste duzu? Berria - Kirola 2006-03-04
Arima kaskar oilo-bustiak oker bezain injustuki epaitu ohi ditu handiaren ekintzak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.
Esan egia lagun hurkoari, epaitu zuzenbidez zeuen auzitegietan. Elizen arteko biblia Za 8,16
Epai ezazue zuzentasunez, izan on eta errukitsu. Elizen arteko biblia Za 7,9
Atahualpa inka Jende Zuzenbidearen arabera baizik ezin zen epaitu: haiek, ordea, lege politikoen eta zibilen bidez epaitu zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.
Ziliziako gobernadoreak salaminatarren biletean adierazten ziren abenikoen arabera epaituko zuela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 93. orr.
Hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera. Elizen arteko biblia Ap 20,12
Pareen bidez epaitzeko ohitura gero eta gutxiago erabili zen; bailien bidez epaitzekoa hedatu egin zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.
Horregatik, zuek, hitz zakarrez eta keinu haserrekorrez epaitzen duzuenok, saia zaitezte barruko bizitza duen jende finago hori ongi tratatzen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.
Guk ez genituzke besteren akatsak ezpataren gogorkeriaz epaitu beharko, geure akatsekin hain barkabera jokatzen dugunean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 229. orr.
Preso epaituek soilik zuten bigarren aukera hori. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 39. orr.
16 ETAkide epaituen gorabeherak kronika ezin biziagoan dena zehazki azalduz. Berria - Harian 2005-06-21
Arbitro ebatzien bidez eta gauza epaituaren indarraz. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.
Ba al da kontraste ankerragorik epaituaren larritasunak eta epailearen patxadak egiten dutena baino? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.
Biziki kezkatzekoa da epaituek defentsarako dituzten eskubideak urratzen ikustea. Berria - Euskal Herria 2006-01-25
Epaituaren esanetan, baina, ez zuen sekula ETArekin harremanik izan. Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Lehen bahiketa Eugen Beihl kontsularena izan zen, Burgosko epaiketa garaian, 1970ean; epaituen aldeko nazioarteko presioa egiteko eduki zuten egun batzuetan Zuberoako Montorin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 114. orr.
Hemendik eta abendua arte epaiketak epaituei eragingo dien gastu ekonomikoa 540.000 eurokoa izango dela kalkulatu dute. Berria - Harian 2005-11-20
15 epaituak euskaraz mintzatu dira. Herria 2003-04-10
Ziur nago epaituak garaile irtengo direna. Berria - Harian 2005-10-27
Nik lan egiten dudan Epaitegi Federalak oso ongi funtzionatzen du: epaituen %95a sartzen dute kartzelara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 46. orr.
Epaituari eskatzen zaizkion zinegiteetan kontraesana sortzen da legeen eta berezko sentimenduen artean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.
Sinesgarritasuna, beraz, gutxitu egin behar da pertsona baten eta epaituaren arteko gorroto, adiskidetasun, edo harreman estuen arabera. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.
arabera epaitu (5); atzo epaitu (5); atzo epaitu zituzten (3); auzian epaitu (3); baina epaitu (3); bat epaitu (10); bat epaitu nahi (3); bat epaitu zuten (3); batera epaitu (3); beragatik epaitu (3); berriz epaitu (3); delitu beragatik epaitu (3); demo epaitu (4); du epaitu (3); egotzita epaitu (5); epaitu ahal (6); epaitu ahal izateko (5); epaitu arte (5); epaitu aurretik (3); epaitu behar (50); epaitu behar dira (3); epaitu behar dituztela (3); epaitu behar dute (5); epaitu behar zituzten (5); epaitu beharko (11); epaitu beharra (5); epaitu dituzte (14); epaitu dituztela (3); epaitu dituzten (7); epaitu du (3); epaitu duen (3); epaitu dute (15); epaitu duten (3); epaitu edo (5); epaitu egin (9); epaitu egingo (10); epaitu egiten (3); epaitu ere (4); epaitu eta (49); epaitu eta zigortu (11); epaitu ez (4); epaitu gabe (26); epaitu gabe egon (3); epaitu gaituzte (3); epaitu nahi (26); epaitu nahi ditu (3); epaitu nahi dute (8); epaitu zituen (10); epaitu zituen atzo (4); epaitu zituzten (36); epaitu zituzten atzo (5); epaitu zuen (18); epaitu zuten (46); epaitu zuten atzo (3); epaitu zutenetik (3); ere epaitu (7); eta epaitu (15); eta epaitu behar (5); ez epaitu (9); ez zuten epaitu (3); gabe epaitu (4); gazte epaitu (6); haiek epaitu (3); han epaitu (3); handi bat epaitu (3); hau epaitu (3); in absentia epaitu (6); inor epaitu (4); izanagatik epaitu (4); izanagatik epaitu zuten (3); izateagatik epaitu (3); lagun epaitu (5); leporatuta epaitu (4); nola epaitu (5); oraindik epaitu (4); zela epaitu (3); zuten epaitu (3)
dela epaitua (3); epaitua izan (31); epaitua izan da (5); epaitua izatea (6); epaitua izateko (12); epaituak eta (6); epaituak izan (14); epaituak izango (5); epaituak izango direla (3); epaituak izateko (6); epaituak izaten (5); epaituak izaten ari (5); epaituen artean (3); eta epaituak (8); eta epaituak izango (3); eta epaituaren (3); pinochet epaitua (3); pinochet epaitua izateko (3)
agintari ohia epaituko (4); arabera epaituko (16); arabera epaitutako (3); asko epaituko (3); asteartean epaituko (3); astelehenean epaituko (3); auzitegian epaituko (3); bakarrik epaituko (5); bakarrik epaituko dute (4); bat epaituko (7); bat epaituko dute (6); batek epaituko (3); berriz epaituko (4); da epaituko (3); dituzte epaituko (3); epaituko da (3); epaituko ditu (19); epaituko dituen (4); epaituko dituzte (62); epaituko dituzte gaur (4); epaituko dituztela (11); epaituko dituzten (19); epaituko dituzten gazteen (3); epaituko dituztenak (3); epaituko du (15); epaituko duen (9); epaituko dut (3); epaituko dute (69); epaituko dute gaur (7); epaituko dute jose (3); epaituko dute otegi (3); epaituko dutela (10); epaituko dutela esan (3); epaituko duten (9); epaituko zaitut (3); epaituko zaituzte (4); epaituko zaituztet (3); epaitutako beste (4); epaitutako euskal (4); eta epaituko (7); ez dituzte epaituko (3); gabe epaituko (3); gaur epaituko (3); gazte epaituko (5); gazte epaituko dituzte (5); gizon bat epaituko (3); jainkoak epaituko (5); jainkoak epaituko ditu (3); jokabidearen arabera epaituko (4); kide epaituko (3); kide epaituko dituzte (3); kodearen arabera epaitutako (3); lagun epaituko (9); lagun epaituko dituzte (7); laster epaituko (3); mundua epaituko (3); noiz epaituko (3); ohia epaituko (4); pertsona epaituko (3); zuzenbidez epaituko (3)
arabera epaitzea (3); arabera epaitzeko (3); atzo epaitzekoak (3); atzo epaitzekoak ziren (3); auzia epaitzeko (10); auzia epaitzeko eskumena (3); auzia epaitzeko eskumenik (5); bat epaitzeko (3); bera epaitzeko (5); epaitzea da (6); epaitzea erabaki (7); epaitzea erabaki zuten (3); epaitzea eta (5); epaitzea ez (4); epaitzeko ahalmena (5); epaitzeko ardura (3); epaitzeko asmoa (3); epaitzeko eskatu (7); epaitzeko eskubidea (9); epaitzeko eskubiderik (6); epaitzeko eskumena (9); epaitzeko eskumenik (9); epaitzeko eskumenik ez (6); epaitzeko eta (5); epaitzeko orduan (4); epaitzekoak ziren (4); erantzuleak epaitzeko (3); eta epaitzea (3); eta epaitzeko (13); ez epaitzea (6); ez epaitzea erabaki (3); ez epaitzeko (6); gerra krimenak epaitzeko (3); horiek epaitzeko (3); hura epaitzea (3); kasua epaitzeko (4); krimenak epaitzeko (3); lana epaitzeko (4); otano auzia epaitzeko (3); pinochet epaitzeko (4)
arabera epaitzen (17); ari dira epaitzen (5); ari ziren epaitzen (3); auzia epaitzen (8); auzia epaitzen ari (5); auzian epaitzen (6); auzian epaitzen ari (6); baitan epaitzen (3); bakarrik epaitzen (4); bat epaitzen (3); bera epaitzen (3); dira epaitzen (6); direla epaitzen (3); epaitzen ari (76); epaitzen ari den (6); epaitzen ari dira (18); epaitzen ari direla (5); epaitzen ari diren (25); epaitzen ari direnak (3); epaitzen ari ziren (3); epaitzen ditu (8); epaitzen ditugu (3); epaitzen dituzte (4); epaitzen dituzten (4); epaitzen du (9); epaitzen duela (5); epaitzen duen (11); epaitzen duenaren (4); epaitzen dute (6); epaitzen duzu (3); epaitzen eta (5); epaitzen ez (4); epaitzen hasi (16); epaitzen hasi dira (6); epaitzen hasi ziren (3); epaitzen zituen (5); epaitzen zituzten (6); epaitzen zuten (9); epaitzerik ez (4); ere epaitzen (5); eta epaitzen (13); eta epaitzen ari (3); gabe epaitzen (3); gu epaitzen (3); hori epaitzen (4); hussein epaitzen (3); inor epaitzen (3); lagun epaitzen (3); lana epaitzen (3); lana epaitzerik ez (3); moussaoui epaitzen (3); ziren epaitzen (5); zorrotz epaitzen (4)