Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epaimahaiko iz epaimahai bateko kidea. ik epaimahaikide.

Bertso idatzien epaimahaiko izan den edonork daki zein lan nekeza den bertso-sorta desberdinen artean aukeraketa egitea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.

Txorakeria bat asmatu nuen [...], pedantea eta jasangaitza, baina, hoberik ezean edo epaimahaikoak pedantekeria estilo quevedotartzat hartzeko bezain ergelak zirelako, lehen saria irabazi zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 76. orr.

Horixe da, hain zuzen ere, epaimahaikoek saria zeini eman erabakitzeko kontuan hartzen duten irizpidea.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Badakigu saritu duten epaimahaikoek ere ez dutela ezagutzen haren lana.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 128. orr.

Halaxe iritzi zioten epaimahaikoek ere, epaile batek ezik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.

"Leitzako Bertsokontuak" bidali, eta nahiz saririk ez jaso, epaimahaikoek oniritzia emanik, argitaratzeko aukera eskaini baitzidan Bilbo Bizkaia Kutxak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

Poeten txanda izan zen lehiaketan lehenengoa, eta lanak errezitatzen hasi ziren, eta jendeak bere txaloekin adierazten zien epaimahaikoei zer onartu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus