Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epaimahaiburu 1 iz epaimahai baten burua.

Epaimahaiburuak argi utzi du eginahalak egingo dituela epaiketak aurrera jarrai dezan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Sekula ez dut ikusi epaimahaiburu bat akusatu bati hitza kentzen bere erantzuna ez dela egokia argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Goizeko 10:30ean eman zuen epaiketa hasteko agindua Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko 3. aretoko epaimahaiburu Angela Murillok, idazkariari akusazioaren akta irakurtzeko eskatuz.  Berria - Harian   2005-11-22

Zigor Salako epaimahaiburuari.  Berria - Harian   2006-01-10

Mikrofonoa itxita zuela eman zuen erabakiaren berri epaimahaiburuak eta, beraz, kristalez hesitutako gelan ziren presoek zein ikusleen gelan zirenek ez zituzten hitz haiek entzun.  Berria - Harian   2005-04-28

Jansonek, hatz erakuslea epaimahaiburuarenganantz luzatu, eta haserre, begi-bazterraz so eginez, erantzun zuen: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Fiskalak eta herri akusazioak horiek guztiak azalduta, Alfonso Guevara epaimahaiburuak hartu zuen hitza, saioa astelehenera arte eteteko.  Berria - Harian   2005-04-12

Apur bat harrituta, epaimahaiburuak baimena eman zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Jokin Apalategik, 1975ean doktoraduko tesiaren karietara epaimahaiburu izan zuen.  Herria   2005-02-17

2 (lehiaketetan)

Bururatzeko, Koldo Ameztoi epaimahaiburuak sariak zabaldu ditu.  Herria   2001-05-31

Cannesko Zinemaldiak Tarantino izango du epaimahaiburu.  Berria - Kultura   2004-02-15

Banaketa ofizialerako astebete falta zelarik, Koldo Mitxelena, lehiaketako epaimahaiburua, zendu zen, euskal hizkuntzalaritzaren eta kulturaren mundua umezurtz utzirik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 185. orr.

-Aurtengo literatur lehiaketako epaimahaiburu nahi zaitut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 124. orr.

Prestigiozko epaimahaiburua da, baina egokia den ez dakit.  Berria - Kultura   2004-09-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus