Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuhurtzia handiz, bere kabuz utzi zuen epailetza, ez baitzen gauza errukiz ikusteko auzian tarteko zen inoren motiboak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.
Botere judizialaren independentzia zorrotz errespetatuz hitz egin behar da epailetzaz. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Boris Tadicek «Estatuko erakundeek hilketaren buru nor izan zen lehenbailehen argi dezaten» eskatu zuen eta prozesuaren garrantzia azpimarratu zuen, «ez soilik epailetzaren sinesgarritasunerako, baita Serbiaren etorkizunari begira ere». Berria - Mundua 2004-05-04
Epailetza eta zerga-prozeduretan -nazionalitate, kasta eta klase orotako indiar guztiei pertsonalki zegozkien gaietan- pertsieraren ordez ez zen ingelesa hartu, tokian tokiko herri-hizkuntzak baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Pentagonoak epaiketan parte hartuko duten eragileekin kontaktua izateko aukera ukatu ziela, hala nola, batzorde militarreko presidentearekin, defentsako abokatuekin, fiskaltzakoekin eta epailetzako gainerako kideekin. Berria - Mundua 2004-08-25
Zure ustez beren beregi landu beharko lirateke, esate baterako gai-jartzailetza eta epailetza? Berria - Kultura 2006-02-25