Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epaiketa (2.611 agerraldi, 98 liburu eta 919 artikulutan; ETCn 33.080 agerraldi) 1 iz epaitzea; epaitzearen ondorioa.

Gainerakoa -kartzela, epaiketa, kondena- ez zait batere axola orain.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.

Utzidazu gogorarazten: hau ez da epaiketa baizik eta ikerketa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Zer auzitegitan eginen da epaiketa?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 134. orr.

Osaba argalari epaiketa egin zioten nazioari lapurreta egiteagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 98. orr.

Tristan erromes mozorroturik itzuli zen, Isoldaren kontra epaiketa egiten ari zirela.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.

Agintari ohiari ezarri zioten abokatu Steven Kayk epaiketa eten eta lekukoak bilatu ahal izateko denbora eskatu zuen.  Berria - Mundua   2004-09-16

Agintariek delinkuentziarekin lotu nahi dute Djindjicen hilketaren epaiketa, krimen politikoa izan zenean.  Berria - Mundua   2004-05-04

-Mallonaren epaiketa uztailaren 21ean izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 189. orr.

'18/98 auziaren' epaiketa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

2005eko otsailaren aurrenetan hasita egin zuten Madrilgo Auzitegi Nazionalean berrogeita bi gazteren aurkako epaiketa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 181. orr.

Horra zergatik zuzen den epaiketa hau egin dezan Erromako Aulki Sainduak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 164. orr.

Epaiketa egite hutsa oso larria da, areago egungo egoera politikoa kontuan hartuta.  Berria - Harian   2005-04-28

Herritar bati subiranoaren, hau da, Estatuaren aurkako epaiketa hasteko baimena ematen zaionean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 128. orr.

Otxoa anaiak harrapatu zituen auto gidariaren aurkako epaiketa hasi da.  Berria - Kirola   2006-03-21

Epaiketa amaitu eta hona itzultzeko bezperan, sarreretako modulura eraman gintuzten Jon eta biok.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 180. orr.

Azken hori epaiketa baten zain dago, nandrolonarekin positibo eman duelako.  Berria - Kirola   2004-01-21

Pepe Uruñuelaren abokatu Nines Lopezek epaiketa bertan behera uzteko eskaerarekin bat egin arren, ez zuen plantoan parte hartu.  Berria - Harian   2006-01-10

Epaiketa berean beste 41 pertsona ere zigortu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Epaiketa guztiak berdinak dira, dena fartsa hutsa da!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.

"Urduri nago, ez naiz inoiz epaiketa batean izan", esan zion amak aitari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.

Epaiketa atalez atal egingo ote den, Ordura arte erabateko seriotasunean eramandako epaiketa oilategi harro bihurtu zuten.  Berria - Harian   2005-11-22

Horko epaiketa-fartsekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.

Epaile batek dio Pinochet «gai» dela epaiketa bati aurre egiteko.  Berria - Mundua   2004-12-14

2 (izenonondo eta izenlagunekin)

Epaiketa ospetsu hartan, SS-Ahnenerbeko buru izandako Sievers doktorea heriotza zigorrera kondenatu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Itxurak eta zeremoniak beharrezkoak dira justiziaren administrazioan, ez delako ezer utzi behar administratzailearen iritzira, epaiketa egonkor eta arautuaren irudia eman behar zaiolako herriari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 104. orr.

Errukia legegilearen bertutea dela esaten da, eta ez legeen gauzatzailearena; legerian egin behar duela distira, eta ez epaiketa partikularretan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Gizon libreek debekatuta zeukaten bizimodu txarreko emakumeekin ezkontzea, antzerkian ibilitakoekin edo epaiketa publikoan kondenatutakoekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Itsas armadan nengoela, ia-ia epaiketa militarra egin zidaten itsas mapa sorta baten izen-etiketak nahasteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

59 euskal herritarrek akusazio eta zigor eskaera larriei egin beharko diete aurre, Madrilgo Casa de Campon, epaiketa handietarako propio prestatutako egoitzan.  Berria - Harian   2005-11-20

Urkatu aurretik epaiketa justu bat egingo diogu akusatuari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.

Turkiako Helegite Auzitegiak atzo aurreko epaiketa «bidegabekotzat» jo eta epaiketa berriro egitea ebatzi zuen.  Berria - Mundua   2004-07-15

Heriotza-zigorra merezi zuen delitu baten susmagarri zen norbait atxitu eta kondenatzen zutenean, ez zeukan epaiketa faltsuagatik apelatzerik; izan ere, bestela apelatu egingo baitzukeen beti, dela bizia luzatzeko, dela bakeak egiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.

Epaiketa izunagatiko apelazioa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 221. orr.

Nola izan zitekeen zuzenbidezko epaiketa akusatua bertan izan gabe eta bere kontrako froga nagusiak damutuen salaketetan oinarrituta egonda?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

Asteon egin da ahozko epaiketa, eta, horrenbestez, epaiaren zain dira Arabako agintariak.  Berria - Ekonomia   2004-03-14

Parmalat auzia dela-eta, hasi da 32 lagunen aurkako epaiketa.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Gauza bakarra egin dezaket -esan zuen Holbrookek-, aurretiazko epaiketa ahalik eta lasterren egin dadin ahalegindu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 134. orr.

Soinu dantza arrabots eta giro ederrean ereman dute Zanpantzar karrikaz karrika, azkenean erre dute ezker pareta sahetsean, epaiketa luze baten ondotik.  Herria   2005-02-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kasu hortan Europa mailean finkatu epaiketa lege berriak ez direla bali.  Herria   2004-07-15

Kondenatuen arteko gehienen kasuan gertatzen dela haien alde egin behar duen abokatua ez dutela berek aukeratzen, baizik epaiketa sistemak zuzenean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.

Batzuetan ondorioak zuzenak dira: osasun gastuak, polizia gastuak, epaiketa gastuak, gizarte zerbitzuek eragindakoak, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

Bere kontrako epaiketa prozesua gelditzeko eskatu dio IBM enpresak Suitzako Auzitegi Gorenari.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Epaiketa mahaia taula batzuen gainean dago, aski gora, eta mahaiaren gibelean jarririk daude zuzendari nausia, epaile nausi bezala, eta beste bi xefa, zuzendariaren eskuin eta ezkerrean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.

Komandantzia militarreko patioraino sartzen ziren furgoiak, eta handik epaiketa gelara.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 99. orr.

Orduantxe ireki ziren epaiketa aretoko ateak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.

Gazterik hiltzen badira, berriz, ez dute itxaropenik izango, ez eta inolako pozik ere epaiketa-egunean.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sasi-epaiketa lehendabizi, zeinaren ondorioz gehienak heriotzara kondenatu zituzten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Gerra-epaiketa osoak ordubete baino gutxiago iraun zian, Tommo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

Gerra-epaiketa laburrak izan ziren, salatuek ez zuten izan maiz nork ordezkatuko ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abokatuak epaiketa (5); ahozko epaiketa (22); argitzeko epaiketa (5); atzoko epaiketa (5); aurkako epaiketa (110); aurkako epaiketa atzo (4); aurkako epaiketa hasi (19); auziaren epaiketa (39); auziari dagokion epaiketa (6); auziko epaiketa (8); azken epaiketa (5); baina epaiketa (8); baten epaiketa (5); baten kontrako epaiketa (5); bere aurkako epaiketa (5); bere kontrako epaiketa (4); beste epaiketa (23); beste epaiketa bat (14); bidezko epaiketa (4); bigarren epaiketa (6); burgosko epaiketa (7); buruzko epaiketa (4); da epaiketa (30); dagokion epaiketa (7); dela epaiketa (7); den epaiketa (12); diren epaiketa (6); du epaiketa (18); dugu epaiketa (4); dute epaiketa (15); edo epaiketa (5); egin zen epaiketa (6); egin zuten epaiketa (7); egitekoa zen epaiketa (5)

epaiketa abiatu (7); epaiketa amaitu (5); epaiketa atzeratu (11); epaiketa atzeratu egin (5); epaiketa atzeratzeko (5); epaiketa atzo (11); epaiketa atzo hasi (6); epaiketa aurretik (4); epaiketa azkarra (6); epaiketa azkarra egin (5); epaiketa bat (43); epaiketa bat egin (7); epaiketa bat jasateko (5); epaiketa batean (31); epaiketa baten (12); epaiketa baten zain (4); epaiketa bati (8); epaiketa bati aurre (5); epaiketa bera (11); epaiketa berean (4); epaiketa berriro (5); epaiketa berriz (15); epaiketa berriz egin (4); epaiketa berriz egiteko (4); epaiketa bertan (42); epaiketa bertan behera (42); epaiketa bi (7); epaiketa bihar (4); epaiketa buenos (4); epaiketa da (8); epaiketa datorren (8); epaiketa dela (5); epaiketa egin (55); epaiketa egin bitartean (5); epaiketa egin edo (4); epaiketa egin eta (4); epaiketa egin zuten (6); epaiketa egingo (9); epaiketa egitea (9); epaiketa egiteak (4); epaiketa egiteko (17); epaiketa egiten (9); epaiketa egiten ari (6); epaiketa eguna (5); epaiketa egunean (7); epaiketa errepikatzeko (4); epaiketa espainiako (5); epaiketa espainiako auzitegi (4); epaiketa eta (21); epaiketa eten (8); epaiketa etetea (5); epaiketa euskaraz (5); epaiketa ez (15); epaiketa ez zela (5); epaiketa ezin (4); epaiketa fartsa (5); epaiketa gaur (7); epaiketa gelan (6); epaiketa gelara (5); epaiketa guztiak (8); epaiketa hasi (58); epaiketa hasi aurretik (9); epaiketa hasi da (13); epaiketa hasi zen (15); epaiketa hasi zenetik (5); epaiketa hasteko (11); epaiketa hau (20); epaiketa honek (8); epaiketa honen (7); epaiketa hura (6); epaiketa irabazi (7); epaiketa izan (13); epaiketa izan zuten (4); epaiketa izango (12); epaiketa justu (8); epaiketa justu bat (5); epaiketa justua (10); epaiketa laster (4); epaiketa militar (4); epaiketa militarra (9); epaiketa noiz (7); epaiketa noiz egingo (4); epaiketa politiko (5); epaiketa politikoa (8); epaiketa politikoak (12); epaiketa saioa (4); epaiketa salatzeko (8); epaiketa zuzena (9); epaiketa zuzena ez (4)

estradizio epaiketa (4); eta epaiketa (52); eta epaiketa bertan (5); falta epaiketa (4); gerra epaiketa (5); hainbat epaiketa (5); hasi zen epaiketa (6); hasiko da epaiketa (5); hilketaren epaiketa (7); inguruko epaiketa (7); kontrako epaiketa (81); kontrako epaiketa egin (4); kontrako epaiketa hasi (7); lagunen aurkako epaiketa (4); lehen epaiketa (8); lehenengo epaiketa (4); ohiaren epaiketa (4); solidarioen kontrako epaiketa (4); zen epaiketa (26); ziren epaiketa (4); zuen epaiketa (24); zuten epaiketa (13)

aurkako epaiketak (7); dira epaiketak (4); diren epaiketak (4); du epaiketak (6); epaiketak aurrera (14); epaiketak aurrera egiteko (4); epaiketak ere (4); epaiketak eta (6); epaiketak ez (9); epaiketak ez dira (4); epaiketak hasi (4); epaiketak iraun (5); epaiketako lehen (4); eta epaiketak (12); kontrako epaiketak (11); zuen epaiketak (4)

ahozko epaiketan (5); ahozko epaiketarako (5); atzoko epaiketan (7); aurkako epaiketan (18); auziaren epaiketan (11); auziari dagokion epaiketan (5); azken epaiketan (4); bere epaiketan (4); burgosko epaiketan (4); da epaiketan (5); dagokion epaiketan (5); den epaiketan (7); dira epaiketara (4); du epaiketan (7); egindako epaiketan (11); egingo den epaiketan (4); epaiketan bere (5); epaiketan bertan (4); epaiketan deklaratu (6); epaiketan egon (6); epaiketan ere (8); epaiketan ez (4); epaiketan izan (4); epaiketan parte (13); epaiketan parte hartu (4); epaiketan zehar (6); epaiketara agertu (6); epaiketara joan (5); epaiketarekin aurrera (6); epaiketarekin aurrera egitea (5); eta epaiketan (11); kontrako epaiketan (8); lehen epaiketan (6); zen epaiketan (6); zen epaiketara (6); zuen epaiketan (9); zuten epaiketan (5)

ahozko epaiketaren (4); atzoko epaiketaren (4); aurkako epaiketaren (5); epaiketaren amaieran (4); epaiketaren aurretik (4); epaiketaren bigarren (4); epaiketaren hasiera (5); epaiketaren hasieran (5); epaiketaren lehen (14); epaiketaren lehen egunean (4); epaiketaren ondoren (6); epaiketaren zain (44); epaiketaren zain dago (9); epaiketari aurre (4); epaiketarik egin (14); epaiketarik egin gabe (8); epaiketarik ez (14); epaiketarik gabe (38); epaiketarik gabe preso (4); epaiketarik gabeko (12); epaiketarik izan (5); epaiketen aurka (4); epaiketen gainetik (5); eta epaiketaren (15); eta epaiketaren zain (6); eta epaiketarik (12); eta epaiketarik gabe (7); kontrako epaiketaren (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus