Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiriak adina jurisprudentzia dago, eta parlamentu berean ere, epaigela bateko eta besteko irizpideak desberdinak izan ohi dira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gutun haietan maitaleari erakutsitako pasioa eta senarrari emandako pozoiaz esaten zena epai-gelan irakurri zen, eta hitz haien oihartzuna egunkarietara eta aldizkarietara zabaldu zen, pospoloak piztutako gasolina-arrastoaren antzera. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.
Epaigelan leku mugatua zenez, sostengu taldeko batzuk kanpoan gelditu ziren. Berria - Harian 2005-11-22
Haren deklarazioa epaigelatik bertatik jarraitu zuten, eta amaitu zuenean, berriz eskaini zioten txalo zaparrada. abokatuari ez zutela defentsarik nahi eta epai gelatik irteteko eskatu zioten bi epaituek. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Epaigelatik kanpo zegoela ere, berdin jarraitu zuen alargun hark. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.