Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eolipila iz urez beteriko esfera, berotzean lurruna jaurtitzen duena erdialdean dituen bi hodi kurbatutatik, esfera biraraziz.
Bazen eolipila bat, Sezesio deritzon aro-estilokoa, Heronen iturri bat, eta aurrerabideak bazter utzitako tramankulu bitxi askotarikozko fauna oso bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.
Hori egia dela ikusteko, brontzezko eolipilak erabiltzen dira, asmakizun artifiziozko horiek erabiliz azaleratzen baitira jainkoen zeruko lege ezkutukoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.
Eolipila horiek brontzezkoak eta hutsak izaten dira eta zulo txiki bat izaten dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.