Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren moral probisional edo "behin-behineko moralaren" bigarren arauak, ekintzaren orduan enura guztiak bazterrera uzteko eta determinatuki aritzeko agintzen du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.
Enuraz eta otezka gelditu nintzen, elezahar batetik ateratakoa zirudien amets hartatik esnatu nintzenean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.
Norak, aldiz, enuraren antzeko harridura sentitu batez begiratu zion emakumeari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 194. orr.
Almuedanoa minaretera igo eta bertatik sinestunak meskitan otoitz egitera joateko deitu zituela baizik ez du esaten, inguruabarrak azaldu gabe, goiz edo eguerdia ote zen, edo eguzkia etzaten ari ote zen, zeren, enura gabe, bere iritzian, gorabehera xehe horiek ez baitiote historiari eragiten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 31. orr.
Enurarik gabe zetorren erasoa erantzuteko prest nengoenean, Estatu Nagusiko kapitain bat bion artean jarri, eta ahal izan zuen moduan, bereizi gintuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.