Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enuntziazio 1 iz enuntziatzea; enuntziatzearen ondorioa.

Enuntziazioa errepikatzen ez den gertaera da; kokatutako eta datatutako berezitasun bat dauka eta hau ezin da murriztu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Bi enuntziazio guztiz berberak izateak, zentzu berberean erabilitako hitz berberez eginak izateak, ez du baimentzen, jakina denez, eurak erabat identifikatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.

Eraketa diskurtsibo batek ez du betetzen, orduan, ahalezkoa zaion bolumen osoa, bere objektuak, bere enuntziazioak, bere kontzeptuak eratzeko sistemak ireki diotena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Subjektu bat eta bakar batek esaldi bera errepika dezake zenbait alditan; beste horrenbeste enuntziazio izango dira denboran barrena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Egiturazko ezaugarrien enuntziazioa mugatu egin zen Tournefortengandik Linnaeusenganaino doan garaian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

Laburbilduz, enuntziazioaren modalitate ezberdinak ez dira lotzen subjektuaren batasunarekin. Taxonomia klasikoak edo aberastasunen azterketak, berez existitu izan diren moduan eta figura historikoak sortu dituzten neurrian, eurekin dakartzate objektuak, enuntziazioak, kontzeptuak eta aukeraketa teorikoak, sistema artikulatu eta banaezin batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.

Kontua da, haatik, eurei jarraitzea euren ametsean zehar, edo, are gehiago, ametsaren, ahanzturaren, galdutako jatorriaren gaiak batzea eta bilatzea zer existentzia moduk ezaugarritzen dituzten enuntziatuak, kontuan izan gabe euren enuntziazioa denboraren sendotasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.

2 (izenondoekin)

Bi pertsonek gauza bera esan dezakete denbora berean; eurak bi direnez bi enuntziazio ezberdin izango dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Bere enuntziazio soilak jite zeharo erlijiosoko ideal batean pentsaraztera eraman gintzake, baina miragune bat besterik ez da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Enuntziazio deskriptiboa izango litzatekeela medikuntza-diskurtsoan agertzen diren formulazioetako bat, besterik ez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enuntziazio-funtzioa -garbi utzita honela bera ez dela aldez aurreko osagaietan oinarrituriko eraikuntza hutsa eta soila- ezin da gauzatu egoera askean dagoen esaldi edo proposizio baten gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 113. orr.

Litekeena da, noski, harreman hauek guztiak aztertzea gai modura hartu gabe enuntziazio-arloa bera, hau da, enuntziazio-funtzioa gauzatzen den koexistentzia-eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.

Esan daiteke, halaber, enuntziatuen deskribapenak eta enuntziazio-maila antolatzen den moduak eraketa diskurtsiboak banakotzera daramatela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.

Enuntziazio-azterketa, beraz, azterketa historikoa da, edozein interpretaziotik at dirauena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 127. orr.

Enuntziazio-eremuak biltzen du oroimen-arloa deitu ahal izango genukeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Naissance de la clinique lanean ikerketaren muina zen mediku-diskurtsoaren enuntziazio-formen aldaketak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran. Eraketa-lege berdinen bidez objektu berriak agertzen dira (banako-mota berriak, portaera-mota berriak patologia modura ezaugarritzen dira), enuntziazio-modu berriak lanean jartzen dira (oharketa kuantitatiboak eta kalkulu estatistikoak).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.

Enuntziazio-era batzuk baztertuak izaten dira (esaterako, zeinuen deszifratzea) beste batzuk inplikatuta daude (kode zehatz baten araberako deskribapena).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Ekonomia, medikuntza, gramatika, izaki bizidunen zientzia eta tankera horretako diskurtsoek bidea ematen dute kontzeptuen antolaera batzuk, objektuen multzokatze batzuk, enuntziazio-mota batzuk sortzeko, eta hauek gaiak edo teoriak eratzen dituzte euren koherentzia, zorroztasun eta egonkortasun mailaren arabera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.

Bereizi behar da, beraz, hizkuntza analogiaren (edo itzulgarritasunaren), berberatasun logikoaren (edo baliokidetasunaren) eta enuntziazio-homogeneotasunaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

Enuntziazio-erregulartasunen azterketa hau norabide askotan zabaltzen da, eta hau egunen batean, agian, arakatu beharko da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

Proposaturiko azterketan enuntziazio-modalitate ezberdinek eraman beharrean subjektu baten sintesira edo funtzio bateratzailera, subjektu horren sakabanaketa adierazten dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.

Enuntziazio-sailen ordenaketa ezberdinak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Enuntziatu batez hitz egin ahal bada, izango da esaldi bat (proposizio bat) puntu jakin batean agertzen delako, kokapen jakin bat betetzen duelako, bera gainditzen duen enuntziazio-joko batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enuntziazio arlo (4); enuntziazio arlo batean (3); enuntziazio arloaren (4); enuntziazio erregulartasunen (4); enuntziazio funtzioa (7); enuntziazio maila (4); enuntziazio modalitate (5); eta enuntziazio (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus