Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtzio enuntziatzailea ezaugarritzen duen materialtasun errepikagarri honek enuntziatua agerrarazten du objektu zehatz eta paradoxiko modura. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.
"Egile" hau ez da enuntziatuaren subjektu berbera; eta berak formulazioarekin duen ekoizpen-harremana ezin zaio gainjarri subjektu enuntziatzaileari eta berak enuntziatzen duena batzen duen harremanari. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.
Ikusi berria dugu subjektu enuntziatzailearen kokapena ez dela beti berbera, egiazko proposizio bat baieztatu behar denean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 111. orr.
Bada, hala ere, ezberdintasunik: lehen kasuan, enuntziatzen dena hizkuntzaren konbentzioa da, -subjektu enuntziatzaileak erabili behar duen hizkuntzarena, zeinaren baitan definitzen den: subjektu enuntziatzailea eta enuntziatua dena maila berekoak dira beraz (nahiz eta azterketa formal baterako honen moduko enuntziatu batek inplikatzen duen meta-hizkuntzari dagokion desberdintzea). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 111. orr.