Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enuntziatu2 1 iz esaldia, perpausa.

Irakurri arkatz bat eskura duzula [...] eta enuntziatu (edo paragrafo) garrantzitsuenak edo zailenak edo beharrezkoenak hautatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Ez da, halaber, nahastu behar enuntziatu baten eta enuntziatzen duenaren arteko harremana, proposizio baten eta bere erreferentearen arteko harremanarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

Erraz bururatzen da harreman hau ez dela berbera "gaua erortzear dago" motako enuntziatu batean eta "ondorio orok bere zergatia du" motako enuntziatu batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.

Hamaika bizipen daude nire enuntziatuaren atzean, hamaika bizipen eta bizipen horien inguruko hamaika gogoeta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 157. orr.

Enuntziatu bat beti izango da hizkuntzak eta zentzuak inondik ere agortu ezingo duten gertaera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 36. orr.

Aldagai askerik ez duen formulari enuntziatua edo formula itxia esaten zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Enuntziatua esaldiarekin edo proposizioarekin aurrez aurre ipintzean, ez naiz saiatu osotasun galdu bat bilatzen, ezta berpizten ere hitzaren betetasun bizia, berbaren aberastasuna, logosaren batasunaren sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Gogoeta ez da oso egiazkoak izan daitezkeen enuntziatuen ikasketa hutsa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Arreta handiagoarekin jokatzen du bere azalpenetan, bere maisuaren enuntziatuetan alderdi etiko eta pastorala gehiago azpimarratuz espekulatibo eta filosofikoa baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

1980ko hamarkada hasieratik negoziazioa ardatza zen ENAMen jarreratan, baina enuntziatu bat besterik ez zen.  Berria - Harian   2006-01-07

Hortik "Ezer ezin da izan aldi berean guztiz ezbeltza eta beltza" enuntziatua lor dezakegu, eta horrek egia logikoaren ordezkapen-kasua dirudi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Urrunago ere joan gaitezke: n. mailako ekuazio bat edo errefrakzio-legearen formula algebraikoak enuntziatutzat jo daitezke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Hizkuntz ahalmena nahitaez mugatua denez eta enuntziatuen luzera mugatzen duen hizkuntzarik ez dagoenez, pentsatu beharra dago gramatikak nolabaiteko mekanismo errekurtsibo batzuk dituela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.

Zeinu-multzo honi dagokion existitzeko modu bereziari deituko zaio enuntziatu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 124. orr.

Azkenik, grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Enuntziatuak, baita bera izen sintagmara murrizten bada ere ("itsasontzia!"), edo izen berezi batera ("Kepa!") murrizten bada ere, berak enuntziatzen duenarekiko duen harremana ez da izenak berak izendatzen duenarekiko edo esan nahi duenarekiko duen harreman bera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.

Egungo matematikek ez dituzte metatzen euren enuntziatuak Euklidesen geometriaren eredu berari jarraituz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Diskurtsoaren jarraitasun-ezaren eta enuntziatuaren singulartasunaren arazotik abiatuta (gai zentrala), periferian, multzokatze enigmatikoen forma batzuk aztertzen ahalegindu naiz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.

XVII. mendean aldatu dena eta Historia natural osorako kontzeptuen agerpena eta errepikapena zuzenduko duena izango da enuntziatuen banaketa orokorra eta eurak multzo zehatzetan sailkatuak izatea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

Ahalegina egin behar da ohartarazten enuntziatuen osagai errepikariak nola ager daitezkeen berriro, nola banan daitezkeen, nola birmolda daitezkeen, nola handiago daitekeen euren hedadura edo mugatasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Kontua da enuntziatua atzematea bere gertatzearen estutasunean eta singulartasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.

Enuntziatuen arteko harremanak deskribatzen ahalegindu naiz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 39. orr.

Enuntziatuen multzokatze hauek guztiak, oraindik deskribatzeko daudenak, ez dira mundu ikuskera baten adierazpena, hitzen formarekin landutakoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.

Eskema erretoriko ezberdinak, enuntziatuen multzoak konbinatzea zilegitzen dutenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Eraketa diskurtsibo bat ezaugarritzeko nerabiltzan arauen lau multzoek ondo definitzen ote zituzten enuntziatuen multzoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez dago arazorik esateko esaldi berak, bi pertsona ezberdinek ahoskatuta eta egoera ezberdin samarretan, enuntziatu bakarra osatzen duela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Itun konstituzionalaren atariko sarreran «ahoa betetzeko moduko enuntziatu handi eta ponpoxoak» daudela onartu arren, euskaltzaleek sakon irkurri dute araudi egitasmoa eta horrela egiaztatu ahal izan dute horiek guztiak ez direla gero «ondorio praktikoetara eramaten».  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Teoria, sistema formala da (partzialki) interpretatua, non bi kontzeptu-mota aurkitzen ditugun (behaketazkoak eta teorikoak) eta horiek modu egokian lotzen dituzten enuntziatu bereziak, egokitzapen-erregelak deituak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Gauza jakina da "ez-esandakoa", "erreprimitutakoa", ez dela berbera -ez bere egituran ez bere ondorioan- enuntziatu matematiko batez edo enuntziatu ekonomiko batez dihardugunean, eta autobiografia batez edo amets baten kontaeraz dihardugunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 128. orr.

Lege zientifikoa enuntziatu unibertsala izateaz gain -"zisne oro zuria da" formakoa-, zerbait gehiago bada, zertan datza "zerbait" hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Zer esan nahi du zerbait legea dela, eta ez bakarrik enuntziatu deskribatzailea, adibidez?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Laburbilduz, iruditzen zitzaidan medikuntza antolatzen zela enuntziatu deskriptibo batzuen modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Esaldi bat fidelki itzulita atzerriko hizkuntza batera: bi enuntziatu ezberdinak al dira ala bakarra da?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Harreman hauek esplizituak izan daitezke [...] edo inplizituak eta enuntziatu arruntetan bilduak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

Enuntziatu kuantitatiboak formulazio kualitatibo eta alderantziz itzultzeko moduak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

Eremu hau enuntziatu efektibo guztien multzoaz osatuta dago (ahozkoez nahiz idatzizkoez).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

Hori lortzeko bidea gehienetan lege kausalena edo enuntziatu kausal unibertsalena baino gehiago enuntziatu kausal singularren azterketarena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Enuntziatu sakabanatu eta heterogeneo horien arteko koexistentzia da ezaugarritu eta bereizi beharko litzatekeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Hizkuntza batek, beti ere, ahalezko enuntziatuentzat sistema bat osatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zin-egiteak, erreguak, kontratuak, frogapenak, gehienetan zenbait formula ezberdin edo esaldi banandu eskatzen dute: zaila litzateke euretako bakoitzaren enuntziatu-estatusa auzitan jartzea aitzakia modura hartuz ekintza ilokutorio berberak zeharkatzen dituela denak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Ondo egonkortutako enuntziatu-harreman jakin baten barruan esleitu ahal izango da esaldi batek bere zentzuarekin duen harremana.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 106. orr.

Enuntziatu-funtzioaren hirugarren ezaugarria: bera ezin da gauzatu berari lotutako eremu bat gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 112. orr.

Hauek guztiak enuntziatu-sistemak dira (gertaerak, alde batetik, eta gauzak, bestetik) eta eurak artxibo deitzea proposatzen dut.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 149. orr.

Han eta hemen proposizio-egitura bera, baina enuntziatu-karaktere arras ezberdinak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 95. orr.

Deskribapen kualitatiboak, kontaera biografikoak, kokapenak, zeinuen interpretazioa eta erkaketa, arrazoiketa analogikoa, dedukzioa, kalkulu estatistikoa, egiaztapen esperimentala, eta enuntziatu modu askoz ere gehiago, hori da aurki daitekeena, XIX. mendean, sendagileen diskurtsoan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

Egia da ezin dela sistema linguistiko bat finkatu [...] ez bada enuntziatu-corpus batetaz edo diskurtso-egiteen bilduma batetaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

Gure ohiturei ezartzen zaizkien enuntziatu-familia handi hauei dagokienez -medikuntza, ekonomia, edo gramatika deritzegunak- nire buruari galdegin diot zeren gainean oinarri dezaketen euren batasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Batasunik baldin badago, honen hastapena ez da izango enuntziatu-mota zehatz bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Aztertu beharrekoa enuntziatu-multzo batzuk direnean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Era orokor batean esan daiteke hizkuntza osagaien sekuentzia-enuntziatua dela, bakarrik enuntziazio-arlo batean murgilduta badago eta bertan bera osagai berezi bezala agertzen bada.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 115. orr.

Zer da legea? Erregulartasun-enuntziatu bat ala ezinbestez agintzen duena?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina enuntziatu (4); baina enuntziatu bat (3); beste enuntziatu (9); beste enuntziatu batzuk (3); bi enuntziatu (4); da enuntziatu (9); da enuntziatua (5); da enuntziatuaren (6); da enuntziatuen (3); dela enuntziatu (3); den enuntziatua (3); diren enuntziatuak (6); diren enuntziatuen (3); dituzten enuntziatu (3); du enuntziatu (3); du enuntziatuak (3); du enuntziatuen (3); duten enuntziatu (3); duten enuntziatuen (3); edo enuntziatu (6); enuntziatu bakarra (4); enuntziatu bat (28); enuntziatu batean (5); enuntziatu batek (5); enuntziatu baten (6); enuntziatu batzuk (5); enuntziatu bera (8); enuntziatu berri (3); enuntziatu guztiek (4); enuntziatu hau (4); enuntziatu horien (4); enuntziatu kausal (3); enuntziatu mota (5); enuntziatu moten (3); enuntziatu multzo (19); enuntziatu multzo bat (8); enuntziatua da (5); enuntziatua egon (3); enuntziatua egon dadin (3); enuntziatua ez (9); enuntziatua ez da (7); enuntziatuak berak (4); enuntziatuak dira (4); enuntziatuak diren (3); enuntziatuak diren neurrian (3); enuntziatuak eratzeko (3); enuntziatuak ez (5); enuntziatuaren subjektua (8); enuntziatuen artean (3); enuntziatuen arteko (6); enuntziatuen arteko koexistentzia (3); enuntziatuen azterketak (3); enuntziatuen deskribapena (3); enuntziatuen multzo (5); enuntziatuen multzo bat (3); enuntziatuen multzoak (4); enuntziatuen sail (3); enuntziatutzat jo (3); eta enuntziatu (10); eta enuntziatua (3); eta enuntziatuaren (6); eta enuntziatuen (4); ez da enuntziatu (4); ez da enuntziatuaren (4); moduko enuntziatu (3); motako enuntziatu (3); zenbait enuntziatu (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus