Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzutetsu 1 izond ospetsua, entzute handikoa.

Pedro González de Velasco sendagile entzutetsuaz ari naiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 194. orr.

Gedeon juduen kapitain entzutetsuaren garaipena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.

Basorako teologo entzutetsua eta, halaber, herri sinesmenean errotua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Renan izan da "arima zeltaren" kantari entzutetsuenetako bat XIX. mendean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.

Ikasketak egin ondoren Wall Street Burtsa entzutetsuan lan egiten hasi zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

Hantxe geneukan, geure aurrean, "Les Bains Napoléon" izeneko batimendu entzutetsua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Hainbeste katea ttiki, turkesez eginak, hainbeste firuzeh, Elburzeko meategi entzutetsuetatik atereak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Bertan da harri urdinezko eserlekua gordetzeagatik hain entzutetsua den jauregia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Izurririk entzutetsuena, beharbada, "izurri beltza" izan zen, han, 1348-1350 urteetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Azken urte hauetako kasu entzutetsu batek Life of Pi eleberri interesgarria izan zuen protagonistatzat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 159. orr.

Eskarmentu on bat eman nahi izan zioten emakume desitxuratu hari, eta, errege eta enperadore handi hura bertan izanik, epai entzutetsu eta ospetsua egin nahi izan zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 234. orr.

Igandean hasiko da Eguzkiaren lasterketa goitizena duen proba, Paris-Niza entzutetsua.  Berria - Kirola   2004-03-05

Azken hamar urteetan Italian gertatutako finantza eskandalurik entzutetsuena izan da Parmalat enpresarena.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Lieja-Bastogne-Lieja proba handi bezain entzutetsua korrituko da gaur.  Berria - Kirola   2006-04-23

Orduantxe zerbitzari bat agertu zitzaion, farik plater entzutetsua ekartzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 177. orr.

David Politzerrek quark partikulen askatasun asintotikoaren inguruko lan bat bidali zuen Ameriketako Fisikaren Elkartearen aldizkari entzutetsura.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Chrétien de Troyes idazleak ondu zituen gai horri buruzko libururik entzutetsuenak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

2 (adizlagunekin)

Oso entzutetsua izan zen 1918ko gripea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 138. orr.

Erromatarrek bazuten esaera txit entzutetsua: "Si vis pacem, para bellum".  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 158. orr.

Oso erakunde entzutetsua bihurtu da Nazioarteko Diru Funtsa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus