Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Falta epaiketa izanda, akusatuak ez zuen nahitaez entzutegira joan beharrik, eta nahiago izan zuen ez joan. Berria - Euskal Herria 2006-02-28
Hiri honetako Entzutegian ez zen polizia baten bertsioaz sinesgogor agertuko zen jujerik, horretarako lurra zapala dela onartu behar bazuen ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.
Irungo epaitegi batek Porcelanas Bidasoaren aurka hartutako neurriak bertan behera utzi ditu Gipuzkoako Entzutegiak. Berria - Kultura 2006-02-14
Bizkaiko Entzutegiak Brouarden epaian erabili duen filosofia gainerako Entzutegietan ere erabiltzea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.
Ertzaintzak Ekaitz atxilotu, Entzutegi Nazionalaren aurrera eraman, eta kale-borrokako ekintzetan parte hartu izana leporatu zioten. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 115. orr.
Lanzaroten atxilotutako ustezko bi ekintzaile islamistei baldintzarik gabeko kartzela zigorra ezarri zien atzo Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. Berria - Mundua 2004-12-22
Apirilaren bata da, eta ez daki handik urtebetera Entzutegi Nazionaleko epaileak ahozko epaiketaren hasiera aginduko duela hamalau akusatuen aurka. Pako Aristi «Note book», 2005 - 12. orr.
Zigorra bost urtera igota, kasua Entzutegi Probintzialera pasatu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
«Nire deklarazioa egoitza judizialean egin dut, ez entzutegi publiko batean», salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Nafarroako Justizia Entzutegi Nagusiaren erabakia irratiko kideek uste baino gehiago atzeratzen ari da. Berria - Harian 2005-06-01
Biak Ravel entzutegian eginen dira, aratseko 8ak eta erdietan. Herria 2005-04-21
Meategiko sala batean egun seinalatuetan orkestra batek Mozarten musika jotzen baitzuen, edozein antzoki eta entzutegi baino garbiago jo ere. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.
entzutegi nazionalean (3); entzutegi nazionaleko (5); espainiako entzutegi (7); espainiako entzutegi nazionalak (3)