Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurrak balira bezala baitatoz, hitz abegitsuren bat entzutearren edo bizkarrean zapladatxo batzuk hartzearren. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 49. orr.
Eztabaidak hasiak ziren, baina denak aho batez isildu ziren berriak entzutearren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 146. orr.
Ni, batzuetan, hobeto entzutearren, atearen bestaldean jarri ohi nintzen, eta inbidia sentitzen nuen, eta nostalgia; amak bainatzen nindueneko mira, pentsatzen dut. biraoka hasten zenean jendea leihoetara irteten zen hura entzutearren, batez ere gure kalean amarekin zituen liskarretan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.
Horregatik, askotan, belarriak kotoiez estaltzen ditu, lepo-hezurraren etendura hozkitsua edo sabeletik irteten den azken hatsaldi itoaren erregua ez entzutearren. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.
Nik, Tomen zurrungak ez entzutearren, Moab herrixkaraino etorri naiz, garagardo bat hartzera eta, ça va de soi, zuri deitzera, ze gaur ere badut zer kontatua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 142. orr.