Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduaren Hirugarren Aroaren amaieran, joandako urteen entzuteak eta oroimenak aro berriaren gogoan iraun zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.
Zenbait urte hauetan "tourra" hemendik eta "tourra" handik entzute eta irakurtze horrek nola min egiten ziguten guri, askotan errana dute HERRIAn. Herria 2002-08-01
Sei metroko burdintzarrak mendiaren eta itsasoaren arteko elkarrizketa proposatzen zuen; hitz egite eta entzute aktiboa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.
-Entzute errazeko musikaz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.
Hizkuntza ezaguna denean ere, denoi gertatu zaizkigu entzute okerrak hitz ezezagunak iristen zaizkigunean belarrietara. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.
Mutil gazteentzat ona zen [...] hari entzute soila, hari begiratze soila. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.
Alaigarria da zuri entzute hutsa -esan zuen bisitariak-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.
Haren eder sotilaren entzute hutsez nagoela harengana maitemindua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 120. orr.
Kurten izena entzute hutsak begiak arranpalo utzi zizkion aitari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 155. orr.
Benetan diotsut, barrea eragiten didate entzute hutsarekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.
Haren izena entzute hutsarekin dar-dar hasten dira gazteen bihotz kartsuak, eta ororen begietan distiratzen dute esker oneko malkoek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Donostian alokatutako etxean zeukan entzute-sistemak soinu oro grabatuta uzten zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.
Garun-azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexuak, ikuste- eta entzute-esperientzien oroitzapen eta asoziazioarekin zerikusia dutenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.
Sor ote liteke ikusteedo entzute-sentipena garuna zuzenean elektrizitatez estimulatuz? Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.
Hasieran egun batean bai, bestean ez, joaten zen Faraskourera, gero, lan askorik ez eta, entzute-egunetan baizik ez zen joaten, hau da, astean bitan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 276. orr.
Baina Daguerreren entzute eta ospea zela eta, bere aurkikuntza oharkabean joan zen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 255. orr.
Fakzioko herri xehearen aurrean entzute eta botererik handiena dutenak nola bereganatu aztertzeko. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 159. orr.
Lyonen, berriz, arte garaikideko biurtekoaren barruan bere lanak entzute nabarmena lortu zuen. Berria - Kultura 2006-03-21
Horixe izan zen, hain zuzen, Tiresias igarle sonatuaren kasua, zeinak entzute handia bereganatu baitzuen hainbat jende ospetsuri patua igartzen; besteak beste, Narziso, Edipo eta Herkulesi. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 17. orr.
Bazen hauen artean entzute handiko zaldun bat, gizon ospetsua, Jeronimo zeritzana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1102. orr.
Arma zuri damaskinatu horietako bat, Karxiko eta Hissarreko armagin entzute handikoek gogor-malgutua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.
Entzute handiagoa izango nuen mundu guztian gainera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.
IBAIAk [...] Euskal Herriko eta Pirineoz bestaldeko ikus-entzute enpresen topaketa antolatu du bihar Miarritzen. Berria - Kultura 2004-01-20
entzute eta (3); entzute handia (8); entzute handiko (7); entzute handikoa (3); entzute hutsak (7); entzute hutsarekin (6); entzute hutsez (3); eta entzute (5); izena entzute (4); izena entzute hutsak (3)