Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
entzunkizun 1 iz entzunezko emanaldi jendaurrekoa.
Preziatu baino gehiago egin du publikoak, xoraturik ateratu da elizatik, hain zaio kalitate handiko entzunkizuna eskainia izan. Herria 2003-05-01
Arras ederki joan den Traboules antzerki taldeak antolatutako astebeteko besta, bere ikusgarri eta entzunkizun bereziekin. Herria 2005-10-20
2 ikus-entzunkizun iz
Larunbatean, iparralde huntako etxe-mozkinen eguna izanen da, aratsaldean Baigorriko Arrola dantza taldeak eta Erramun Martikorena kantariak beren ikus-entzunkizuna eskainiko dutelarik. Herria 2004-05-13
Itsas Soinua elkarteak antolaturik, Miarritzeko Herriko Etxeko kultur zerbitzuen laguntzarekin, musika klasikoak toki handi bat ukanen du, uda guzian proposatuak zaizkigun ikus-entzunkizunen artean. Herria 2003-07-17