Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ewing jaunak, esan ohi zuen senarraren belarri entzungorren gibelean, ez zion alferrik deitu izan beti "itutxo prestu eta eraisgarria". Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 265. orr.
Entzungorrak alde batera utzita, hitz egiteko gaitasuna dugunon artean elkarrizketa abiatzeko ordua da. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
Telebista publikoko langileen artean nabaritu zen lehendabiziko bihurrialdia, haatik, entzungorrentzat keinuzko albisteak aurkezten dituen Natalia Dmitrukek egin zuen herenegun bertan. Berria - Mundua 2004-11-27
Frantziak horrelakorik ez badu obratzen ikusi nahi, entzungorraren jarrera utzi eta ofentsibara pasatu beharko du. Berria - Harian 2005-01-15
Baserritarrak bazekien entzungor egiten, gurpilei beha gelditua zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.
Eri-gelan dagoen jendeak nahitaez entzuten du -beharko entzun-, baina, nik uste, entzungor egiten du, edo aintzat hartu ez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Antza denez, gidariak entzungor egin zien guardia zibilen abisuei. Berria - Kirola 2004-09-12
Paristarrek, ordea, entzungor egiten zieten alarma-deiei: pentsatzen zuten zurrumurru interesatuak zirela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 308. orr.
-Aberastasun makur bilduak, laburra irabazia! -jaurti zion Léak Ruche jaunari, baina hark entzungor egin zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.
Galesko Legebiltzarrak entzungor egiten diela ikusita, legearen kontrako ekintza zuzeneko kanpaina abiatuko dutela iragarri dute. Berria - Mundua 2004-02-07
Hala ere, faraoiak bere teman jarraitu zuen eta entzungor egin zien, Jaunak esan bezala. Elizen arteko biblia Ir 7,13
Baina Charliek entzungor egin zidan, edo ez zidan jaramonik egin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.
Entzungor egin nion eta hizketan segitu nuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.
Ez genuen baiezkako hizketarik behar den tamainan ikasi: erakutsi ziguten, saiatu ziren eginahalean, baina [...] ez genuen gogo onez ikasi, entzungor egin genion. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.
Badakigu dei horri frantses gehienek entzungor egin zietela, orduan garaile agertzen zirenekin hautsi-mautsia egitea izan zela jokaera jarraituena. Berria - Kultura 2004-07-11
Ekologistek nahi izan zutelarik debekatu ingeniaritza genetikoari buruzko ikerketek aurrera egitea, entzungor egin zitzaien, eta gaur egun medikuntza guztia oinarritzen da geroztiko ikerketetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.
Ez diete inoiz entzungor egiten laguntza eske joaten direnei, are gutxiago emakume bati. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 58. orr.
Egiaz mintzatu zen, xalotasunez, eta Hamidak ezin haren ahotsaren beroari entzungor egin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.
Ez egin entzungor nire negarrari! Elizen arteko biblia Sal 39,13
baina entzungor (3); egin entzungor (5); egin entzungor nire (4); entzungor egin (60); entzungor egin die (6); entzungor egin eta (4); entzungor egin zien (8); entzungor egin zion (3); entzungor eginez (17); entzungor egingo (5); entzungor egitea (3); entzungor egiten (32); entzungor egiten die (3); entzungor egiten du (3); entzungor ez (6); entzungor ez egiteko (3); entzungor nire (4); eskaerei entzungor (4); eta entzungor (8); eta entzungor egin (3); eta entzungor egiten (3); ez egin entzungor (5); galderei entzungor (3); guztiei entzungor (5); protestei entzungor (3); salaketei entzungor (3)