Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiztasun entzungarri altuenaren eta apalenaren artean 2.000 garaiera maila inguru bereizten dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.
Airea eta beste gas batzuk ia beti izaten direnez urdailean, bor-bor entzungarri bat sortzen du batzuetan irabiaketa horrek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.
Beste arazo bat, berriz, seinale entzungarriak nahiko konplikatuak izateak sortzen du, garaieraren, harmonikoen eta iraupenaren mende baitago informazioaren edukia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.
Albiste entzungarria, inondik ere. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.
"Balioen krisi larri bat bizi dugu", entzungarriago eta modernoagoa egiten da "morala krisian dago" eliz kutsukoa baino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.
Tren guztian entzungarri izango den audio sistema ere izango dute. Berria - Ekonomia 2004-07-30
Eta da Rua eroa denen aurrean, oholtzaren gainean zegoen, angelu guztietatik ikusgarri, alde guztietatik entzungarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Handik pixka batera, abarrots askorik gabe, korroka-hots xume baina entzungarri batez, sumendiaren ahoak gizon bat bota zuen kanpora. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.
Ez dira ahotsak bezain entzungarri, baina soinuak dira, jaiotzetik heriotzarainoko bidean gorputzak behin eta berriro egingo dituenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 66. orr.
Entzungarriak izan ziren haien oin-pausoak marmolezko eskaileretan behera jaitsi zirenean; entzungarriak haien armen karranka-hotsa, bizkarretik eskura ekarri zituztenean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 270. orr.
Oso entzungarria gertatu zen gitarra akustikoa eta elektrikoaren giroa. Berria - Kultura 2004-04-03
Kantuan hasi ziren presoak, gero eta ozenago, gero eta entzungarriago, gero eta adoretsuago. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 231. orr.
Teilatu gaineko euriaren hotsa entzungarriagoa da, indar txikiagoz erortzen den arren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.
Izena ezaugarri entzungarrien zeinu entzungarria da; beste zeinu entzungarriak ere ezaugarriak dira, baina ez ezaugarrien ezaugarri, gauza ikusgarrien ezaugarri baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 180. orr.
Txistukariak izaten dira nabarmenenetakoak, igurzkari indartsu eta entzungarrienetakoak direlako. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.
Hartaz (gorets bedi!) "badakusala" diogunean, horrekin adierazten duguna hauxe da, gauza ikusgarriak hautematen dituela; eta "badantzuela" diogunean, entzungarriak dituela hautematen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.
Ikusgarri edo entzungarriekin betan, ohidurezko ala berdin gaurko mendeaz asmatu gaietaz osatuak direnak. Herria 2003-09-04
Aratseko 8.30etan elizan, entzungarri handia: Iruñea, Eltziego, Tutera, Bilbo, Baigorri, Txingudi, Baiona eta Uztaritzeko gaiteroak. Herria 2005-10-20
Egun osoan, herriko salguneak idekiak izanen dira zuen Eguberriko erosketen egiteko eta aratsalde apalean beraz, kalitate haundiko entzungarri bat eskainia izanen zauzue. Herria 2005-12-15
entzungarri egin (4); eta entzungarri (4)