Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure orduak ilunpean pazientziaz zenbatu eta neurtzen ditu, zure bidean taupada entzungaitzekin lagun egiten dizu. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.
Orain etxea isiltasunez betea da, taupada entzungaitza baizik ez da igartzen, hiriaren arnasbeharra izan daiteke, edo ibaiaren mugimendua, edo, besterik gabe, zuzentzailearen bihotza. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.
Urmael borobileko ur-xirri entzungaitza han, beti ari. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.
Komuneko atea irekitzen aditzearekin, entzungaitz bilakatu zitzaizkidan zuzendariordearen hitzak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Ez dugu kontzertu entzungaitz bat eginen. Berria - Kultura 2004-04-20