Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzungailu 1 iz entzuteko tresna.

Entzungailu batzuen bitartez, liburuko pasarteak entzuteko aukera dauka ikusleak.  Berria - Kultura   2006-03-10

Arnasa zelan hartzen duten aztertzeko, bularrean entzungailua jartzen badiegu, ikusiko dugu txistu egiten dutela.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Goizean ikusitako irrati-kasete antzeko hartatik entzungailuak ateratzen ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 146. orr.

Entzungailua hartu eta garrasi egin zuen, "Bai!".  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.

-Esan? -erantzun zuen mutilak entzungailua hartuta-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 117. orr.

Telefonora hurbildu eta entzungailua eskegi du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 243. orr.

Entzungailuak belarrietan jarrita, Entzungailua beharriaren barnean kokaturik, mikroa hari batean diskretuki dilindan ezarria.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 44. orr.

Orduan entzungailua belarrira eraman eta zain geratu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 123. orr.

Mutilak entzungailua bere kakotik altxatu eta mahai txikiaren gainean utzi zuen luze-zabal.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 122. orr.

Belarrira eraman du telefonoaren entzungailua, baina seinaleak normala dirudi.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 91. orr.

Edith Packer-ek belarrian sartuta zuen kasetearen entzungailua, eta senarrari hartutako zigarreta bat erretzen ari zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.

Sen hutsez, belarritik urrundu nuen entzungailua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Entzungailuko botoia sakatu Giuliettak, eta isildu egin zen Perretteren ahotsa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 511. orr.

Amaiak entzungailuaren bolumena mugaraino igo zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.

Radiohead-en azkeneko diskoaren nota ozenek, entzungailutik heltzen baitzitzaizkidan, norbait ate joka zebilela entzutea eragotzi zidaten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 167. orr.

Bakelitazko entzungailua belarriaren ondoan nuen eta orain nasara begira nengoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.

Segurtasun distantziak edo neurriak ez betetzea; ondo ikusten ez den lekuetan argirik gabe zirkulatzea; edozein gailuri (sakelako telefonoa, irratia...) konektatuta dagoen entzungailuak erabiltzea gidatzeko orduan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Eskandalua entzungailuak edo grabagailuak deskubritzen direnean sortzen da soilik.  Berria - Mundua   2004-02-29

Bi entzungailuko aparatuak bi entzungailu eta bi mikrofono ditu, bakoitza pertsona batentzat.  Berria - Gaiak   2004-05-21

2 (hitz elkartuetan)

Erosleentzat ezarriak diren entzungailu kaskoak erabiliz, jastatzen dituzu berritasunaren xarma duten melodiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 17. orr.

Hasirik Dascontarretarik, auzapez eta "süjet" eta hor ikusi aitzineko pastoral idazle, kantari, laguntzale, musikari berri eta zahar, bai-eta pentze-taulagain eta entzungailu moldatzaileetaraino.  Herria   2003-07-31

· Disko entzungailua zegoen tokiraino hurreratua zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

Telefono-entzungailua eseki gabe utzi?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi entzungailuko (4); entzungailua eskegi (3); entzungailua hartu (6); entzungailua hartu zuen (4); eta entzungailua (4); zuen entzungailua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus