Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
New Yorkeko alkate izandako Rudolph Giulianiren eta irailaren 11ko erasoetan senideak galdu zituztenen lekukotzak izan ziren atzo entzungai Zakarias Moussaouiren kontrako epaiketan. Berria - Mundua 2006-04-07
Straussek konposaturiko doinuak izango dira entzungai. Berria - Kultura 2006-04-05
Duela gutti "Planètes musiques" festibalean gaitzeko arrakasta ukan duten artista batzu entzungai izanen dira herriko plazan. Herria 2005-05-19
Argazkiekin batera, bozgorailuetatik torturatuen zuzeneko testigantzak entzungai ziren. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Garrasi-eskala osoa izan zen entzungai haren ostean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Euskal Herri osoko musika talde berri eta gazteak bildu eta Musikalen entzungai jarri zituzten. Berria - Kultura 2004-01-30
Umore txarrean nintzelarik bera ezartzen nuen entzungai bezala. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 57. orr.
Kaskezurra mila puskatan hautsi zen lurrean, azantz xehe eta bustia entzungai. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.
Musika entzungai eta eskuragai sarean. Berria - Kultura 2004-07-10
Horrexegatik kontatzen dituzte mirakuluak, edo beste arrazoiren batek bultzaturik, gizateria oro entzungai gozoen egarri baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.