Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinu entzunezinak jo izan balitu bezala, biolina nekatu arte. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.
Isilaren barnean baitira hitz mutuak eskura jausten, ezpainen murmurika entzunezinak airean zizelkatu dituen ahotsak mahaiaren gainera erortzen direla, naturak berak ez baitu oihartzunik eskaini. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 122. orr.
-Dagokizuna? -esan nuen ahots ia entzunezinez. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.
Oihu aldi berean ozen eta entzunezinen artean Han ere espiritu hutsal bihurtua zela jabetu zen, aurrean zuen gizonarentzat ikusezin, entzunezin, ukiezin, atzemanezin guztiz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.
Gure maistra Irene ere han barruan zegoela ulertu genuelako, beste preso askorekin batera, ikusezinak, entzunezinak, horma saihestezin haren bestaldean, hantxe bertan baina munduaren bestaldean baleude bezain urrunak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 96. orr.
Hezur eta haragiko izateari utzi eta ikusezin bihurtzen ziren, ikusezinak egiten ziren haien esku-hankak, ikusezinak haien aurpegiak, entzunezina haien ahotsa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.
Marmarra bertan zen, lerroaren erdian, ia entzunezin betiere, baina etengabe, lurpeko burrunba baten gisan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 164. orr.
Ia entzunezin, oso goian eta urrun, zeruan oihu bat entzun zuela iruditu zitzaion: ahula baina beldurgarria, krudela eta hotza. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 38. orr.
Arreta berezia jarri beharko du itzultzaileak, urrutiko denboren eta tokien ahots arrotzekin ohitzeko, oihartzunik entzunezinenak ere jasotzen ahalegintzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.
Mintzorik eta hitzik gabe: entzunezinekoa da haien ahotsa. Elizen arteko biblia Sal 19,4