Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inolaz ere entzun nahi ez genuen huraxe entzunarazi zigun orduan Tomasek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 162. orr.
-O anai Leon! Anaia txikiak itsuak argitu, konkortuak zutitu, deabruak jaurti eta gorrei entzunarazten badie ere [...] idatz ezazu ez dagoela hor poz betea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.
Txahala egin behar zuen behiak ozen entzunarazi zuen bere marruma. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 176. orr.
Haserre eta triste, lapurreta horren aurrean inor gutxik entzunarazi duelako bere ahotsa. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.
Sakratua profanatuz, tabua poesia bihurtuz, norma hautsiz entzunarazten du bere ahots urgentea poetak, rock&roll-etik heredatutako posea bere eginez. Berria - Kultura 2006-03-14
Grebaren bosgarren egunean sirenak eta txistu hotsek hartu zuten Donostia eguerdian, langileen aldarrikapenak entzunarazteko. Berria - Ekonomia 2004-05-15
Ezkerreko indarrek beren boza entzunarazi behar dute, eta batera lan egin. Berria - Harian 2005-05-31
Gure hitza entzunarazteko aukera bakarra da hori. Berria - Mundua 2004-03-13
Borta guziak bortxatzen zituen, prefeturakoak, apezpikutegikoak, polizategikoak, auzitegikoak, herriko-etxekoak, bere mezuaren entzunarazteko eta behar zituen bultzaden ardiesteko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.
Lats urri batek atariaren aurretik bere zurrumurru etenkorra entzunarazi nahian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Jose Maria Iparragirre gipuzkoarrak, Larresoroko seminarioraino entzunarazi zituen I. Karlistaldiaren oihartzunak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.
Atxeta aldera abiatzera zihoan trenak bere txistualdi zorrotz luzea entzunarazi du bazterretan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.
Jo eta jo segitzen zuen kanpaiak, haizeari, zeruari, itsasoari bere mezu erritmikoa entzunarazi nahirik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 57. orr.
Lekutu aitzin, beren mehatxua entzunarazi ziguten: [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.
Ez du oihu egingo, ez ahotsa goratuko, ez kaleetan bere mintzoa entzunaraziko. Elizen arteko biblia Is 42,2
Neure hitzak entzunaraziko dizkiet, beti nireganako begirunean bizitzen ikas dezaten. Elizen arteko biblia Dt 4,10
Hitzaldi hori, maltzur izan beharrarena, ez zen berria gure artean: sarritan entzunarazia zidan jadanik Albertok. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.
Lehentxeago, ederrak entzunarazi dizkiot astakirten moduko bati, apropos ari baitzen ni zapaltzen. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 47. orr.
Aitak, batez ere, buruan sartua zuen ongi entzunarazi behar zidala Gallinonek esaten zuena, eta, hartara, ikasiko nituela ez nekizkien eta jakin beharko nituzkeen gauzak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 218. orr.
Eta entzun nahi nuke, eta zuekin, entzuleak, entzunen dut, zeren Mikel Markez entzunaraziko dautzuet. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 19. orr.
Basoak ardoz bete bitartean, mikrouhin-labe batek bere marmaria entzunarazi zigun sukaldetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
Aukera eta zailtasunez betetako une honetan gizarte lehentasunak ozen entzunaraztea funtsezkoa da. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Heldu den 24ko manifestazioak gizartearen ahotsa «ozenki eta garden entzunarazi» nahi duela erantsi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-16
ahotsa entzunarazi (10); ahotsa entzunarazi nahi (3); ahotsa entzunarazteko (9); bere ahotsa entzunarazi (4); boza entzunarazi (3); entzunarazi behar (4); entzunarazi du (4); entzunarazi nahi (7); entzunarazi zigun (3); entzunarazi zuten (3); entzunarazteko eta (5); gure ahotsa entzunarazteko (3); hitza entzunarazteko (3); ozen entzunarazi (3)