Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kokok disko debekatuen entzunaldiak antolatu ohi zituela larunbatetan bere gelan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.
Entzunaldien aurretik azalpenak ematen zizkien ikasleei. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.
Sententzia guztien modura egia dirudi lehen entzunaldian. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 67. orr.
Ortziralean, aratseko 9-etan, Geltoki xaharrean,Txekiako orkestra nagusiak eskainiko du bere entzunaldia, Philippe Entremont zuzendari. Herria 2004-04-29
Zuzenean programa horren bigarren ikasturtean hasi zen, sarrerako entzunaldian erakutsitako mailagatik. Berria - Kultura 2004-07-13
Bilbao Orkestra Sinfonikoan aritu nahi dute, eta postua eskuratzeko entzunaldietara aurkeztu dira. Berria - Kultura 2004-09-10
Gaurtik astelehenera bitartean 170 musikarik hartuko dute parte EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak kide berriak hartzeko Gasteizen egingo dituen entzunaldietan. Berria - Kultura 2006-04-13
Hamar hautagaietatik bakarrak lortu du bigarren entzunaldira pasatzea. Berria - Kultura 2004-09-10
Lehendabiziko aldiz Calexicoren disko batek bigarren entzunaldia behar du merezi duten uneak aurkitzeko. Berria - Kultura 2006-04-13
Euri finaren antzera, Messlerren diskoa oharkabean pasatzen da lehen entzunaldietan, harik eta une batean kantuak barruraino sartu zaizkizula konturatzen zaren arte. Berria - Kultura 2006-02-16
Kantu «erraz, arin eta melodikoak» biltzen ditu Urgaberen Edan hemendik disko berriak, lehen entzunaldian sartzen diren horietakoak. Berria - Kultura 2004-10-20
Lehenengo entzunaldian, ordea, zaila da aspektu horrekin gelditzea, Neko Case kantari kanadarraren ahotsak den-dena betetzen du eta. Berria - Kultura 2006-05-04
Han jarraitzen zuten beren arteko lehentasunagatik eztabaidan, eta joko hau ez zuten artean ilaran zeudenek bakarrik egiten; baizik eta egunean zehar beren entzunaldia izan zutenek ere itzuli eta aitzakia batez edo bestez baliatuz berriro hitz egiten zuten enperadorearekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.
Jainkoarekin entzunaldi bat izatea bezala zen -esan zuen-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
Entzunaldi kartsu baten ondotik, herritarren txalo eta eskuzartak. Herria 2002-10-17
Ongi ezagutuko zituen kikiltzeko moduko begirada haiek eta entzunaldi moztuak. lan honetako abestiek ondo jasaten dituzte entzunaldi exigenteak, behera etorri gabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 156. orr.
Estreinako gau epeletariko batean, zale talde batek berekin joatera gonbidatu ninduen entzunaldi-osteratxoa egitera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
Parkearen antolamendu plana aldatzeko «behar adina urrats» egin dituzte: Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurretiazko txostena eta interesatutako pertsonen entzunaldi urratsak; informazio publikoa; eta eragindako erakundeei eta giza interesei kontsulta. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
· Horregatik, musika entzunaldi bakoitza mirari bat zen belarrientzat garai hartan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 57. orr.