Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzumen 1 iz gorputzaren zentzumena, belarrian datzana eta hotsak eta soinuak sumarazten dituena.

Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz arduratzen diren sentipen-organoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Isiltasuna... Entzumena da presoaren lehen zentzua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Hautematerik ezagunena zentzuen bidezkoa dugu, batik bat entzumenaz eta ikusmenaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 110. orr.

Zientzia Naturaletako klasean entzuna nuen, udazkenak hiru zentzumen ernarazten dituela: ikusmena, entzumena eta usaimena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.

Sena, mirari hori, entzumena eta ikusmena baino finagoa eta zehatzagoa den seigarren zentzumen hori, lanean hasi zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 155. orr.

Ez ditugu hautematen errealitate hauek kanpoko gauzak hautematen ditugun bezala, gorputzaren zentzumenekin, koloreak ikusmenaz, soinuak entzumenaz, usainak usaimenaz, zaporeak dastamenaz, leunak eta gogorrak haztatuz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.

Ahotsa, izan ere, haize-putzaldi baten antzekoa da, entzumenaren bitartez atzematen den haize-kolpea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Idazmenaren eta irakurmenaren bidez lor daiteke nazioko batua ikastea, eta entzumenaren eta mintzamenaren bidez, ahozko hizkerara hurbiltzen hastea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 173. orr.

Sendagileen zaintzapean jarri zenean, ikusmena eta entzumena ere galdu egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.

Entzumena eta oreka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Ororen gainetik, entzumena zorroztu dit.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.

Jimmyk entzumena zolitu zuen esaten ari zirena aditzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Itsuek ikusmena berreskuratzen dute, gorrek entzumena, mutuek hitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Jakinminak ziztatuta, jaiki eta, lehortu gabe, entzumenak gidatuta, armairuko atea zabaldu nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Estasiatua zegoen, baina ez zen ilapsoa, entzumenari zegokion gogo-bahiketa baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.

Leunki entzuten dena entzumenari zaio atsegin eta erakargarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Minbiziaren ondorioz entzumenaren nerbioa galdu dutenek edo gorrak jaio direnek entzumena berreskuratu ahal izango dute ebakuntza baten ostean.  Berria - Gaiak   2004-01-09

Entzumenaren energia-beharrak nahiko txikiak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Entzumenean errazago nabaritzen da: leunki entzuten dena entzumenari zaio atsegin eta erakargarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Entzumenaren galera neurriaren arabera desberdina da pertsona gorrarengan ahozko hizkuntza eta keinuen hizkuntzaren arteko hartuemana?Entzuten zena ez zen ageriko zatia baizik, hitzaren kargaren parterik handiena ezin zitekeen entzun, eta ez zegokion entzumenari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Entzumenezko irudia kontzeptuarekin elkartzen den tokian.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

Izan ere, entzumenezko estimuluek ikaragarrizko garrantzia daukate animalia espezie askoren jarduera sexualean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

Bazela garuneko neurona-mailan, entzumenezko espazioaren "mapa" gisako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Entzumenerako Institutoko ikertzaileak entzumen arazoak konpontzeko tresna berri bat garatu dute.  Berria - Gaiak   2004-01-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Entzumen zolia izatea ez da jada hil edo bizikoa gizakientzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Ikusmen ona eta entzumen ona beharrezkoak izatera iritsi baino askoz lehenago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Batzuetan, jendearen ahotsenganako gor ematen zuen, nahiz eta entzumen normala izan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Entzumen gutxiko pertsonek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Entzumen leunekoentzat gogortxo gerta daiteke honelako esaldia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Era honetan, ziriekin estutuz, gozatzen dira katapultak soinuaren arabera, entzumen musikala erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

Entzumen arrunteko pertsona bat gai da milatik hiruko maiztasun-aldaketa bat detektatzeko maiztasun-eskalaren parterik handienean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

Iritsiko da zerbait haien inkontzientearen antzinako entzumenera, eta euren burua engainatzen jarraitu beharko dute, gurerik ezingo dute eta.  Berria - Kultura   2006-02-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Entzumen arazoren bat duenaren diagnosirako. Segurtasun indarrek jakinarazi zutenez, entzumen traumatismoa eragin zien leherketak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 145. orr.

Entzumen-prozesuaren teoria hobe batera iristeko, begira diezaiogun hurbilagotik barne-belarriaren diseinuari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Haren entzumen aparatuak ahots baten soinua atzematen bazuen, ez zitzaion inoiz ahaztuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 31. orr.

Belarrien ardura da, goi-fidelitateko entzumen-sistema estereofoniko bat eskaintzeaz gainera, gorputzari orekan eustea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Ingeniaritza biologikoaren lorpen izugarria da gorputzaren entzumen- eta oreka-sistemak hain leku txikian konbinatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Adierazlea, entzumen mailakoa denez, denboran garatzen da soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Ongi argitutako gauza da, jaiotzetiko gorren kasuan [...], ikusmenerako birmoldatzen direla garuneko entzumen-aldeetako batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Entzumen-organo oso fina ez ezik, oreka-organo ere bada belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Teorian garbi dago bidal daitezkeela mezuak zuzenean entzumen-kortexera edo kortexera doan entzumen-nerbiora.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

Entzumen urritasuna gauza arraro bezala ez ikusteko lanean dihardute egun Euskal Herriko gorren elkarte eta federaziokoek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Zarataren eraginpean hamar minutu egonez gero, litekeena da aldi baterako entzumen-galera partziala gertatzea maila horietan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Ezker belarrian %30eko entzumen galera du, eta %60koa eskuinekoan.  Berria - Kirola   2004-01-10

1.000 Hz-eko maiztasunean, entzumen-atalasea baino 120 dB gorago dago oinaze-atalasea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza entzumenak hautematen duen gutxieneko ozentasuna dezibel (dB) bat duena da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Giza entzumenaren harrigarritasuna apalduko lukeena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

5 (elkarketa kopulatiboa)

Sinets al zitekeen, benetan, titi bizkarroi mintzo-entzumen xurgatzaile haiena?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

6 irud/hed

-Gure armadaren entzumena izango naiz, eta Birghak babestuko nau.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 168. orr.

7 entzute eremua.

Haiek entzumenetik kanpo egon orduko, Malfoy barre batean hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 135. orr.

8 entzuleria.

Iparraldeko hiru lurraldeak estaltzen dituzten euskal irratiek zer entzumen dute?  Herria   2005-09-22

Lan haundia egin du denaden irrati horrek, beti euskaraz, eta entzumen zabala izan du eta du ere.  Herria   2001-04-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus