Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entzima, funtsean, katalizatzaile bat da, hau da, erreakzio kimiko bat bizkortzen duen baina prozesuan aldaketarik izaten ez duen substantzia bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Egitura-proteinak ziren gehienbat, hala nola giharrenak, edo entzimak, hala nola arnasketan funtzionatzen dutenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.
Entzima batzuek glukosa bihurtzen dituzte azukreak eta almidoiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Entzima horiek guztiz ere espezifikoak ziren: bakoitzak ADN sekuentzia labur jakin bat ezagutzen zuen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.
Entzimek ez dute gorputzean denbora luzean irauten; aitzitik, desegin eta berregin egiten dira etengabe, ehun biziaren beste osagaiak bezala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Kimikariek oraindik imitatu ezin dituzten emaitza horiek entzimek lortzen dituzte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Minbizia eragiten duten zelulak suntsitzen dituen entzima aurkitu dute. Berria - Gaiak 2004-04-07
Beste hogei urte behar izan ziren ikusi arte entzimak erabiliz posible zela organismo baten ADN zatikiak moztu eta zati horiek beste zatiki batzuekin batzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.
A20 entzimak hantura sortzen duten gaixotasunak geldiaraz ditzake. Berria - Gaiak 2004-08-31
Gorputzeko zelula gehienek berrehun entzima desberdin dituzte gutxienez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu, hots, sekuentzia batzuk, non urrats bakoitza entzima espezifiko batek katalizatzen baitu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Gaur egun, 1.300 entzima mota baino gehiago ezagutzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Horrenbestez, entzima-zorro bat da zelula. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
Bi ikerlan motak -lisogeniari buruzkoa, André Lwoff-en eskutik, eta entzima-biosintesi induzituari buruzkoa, Jacques Monod-en eskutik- ez zirela, izatez, fenomeno beraren bi aurpegi baino, mekanismo beraren bi adierazpen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.
Dado handi batzuekin jolastuz, handik pasatzen zen orori erakusten zizkion halako egituren bertuteak, aise oszila baitzezaketen bi egoeraren artean, bata entzima-jardueraduna eta bestea gabea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.
Gantza digeritzea nahiko zaila da, heste-entzima gehienak uretan baino ez baitira disolbatzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
entzima bat (3); entzima horiek (3)