Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horren kontra ziren altxatzen hasi Voltaire, Diderot, Rousseau eta entziklopedistak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.
Ez gara konturatzen Ilustrazioaren garaian, entziklopedisten garaian, artean Inkisizioa zegoela, eta biraogilea torturatu eta hil egiten zutela. Berria - Mundua 2006-02-12
Plinioren Historia naturalis eta Beauvais-en Speculumetik hasi, eta frantses entziklopedisten, Britannicaren, Pierre Larousse-ren, Brockhaus-en eta Montaner y Simón-en labirinto atseginetaraino. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.
Halatan bakarrik gertatuko zen bere Peru Abarka misiolari entziklopedistek aldarrikatzen zuten Basati Ona izateko duin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.
Hona helduta, luza gaitezke eztabaida usteletan, kazetariak ez duela entziklopedista izan behar, ez duela zertan denetik jakin, kalte besterik ez diola egiten langileari sarri-sarri batetik bestera mugitzeak, ministroak bezala, kiroletatik nazioartera eta politikatik kulturara. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 187. orr.