Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburuaren lehenengo atala, atal entziklopedikoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.
Ez entziklopedia oso bat; hiztegi entziklopediko bat, liburu bakarrekoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 121. orr.
Sukaldeko bakean geratzen nintzen Hiztegi Entziklopedikoan zegokidan sarrera ikasten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.
Eskaileretan gora eta behera Hiztegi Entziklopedikoak saltzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.
Harritu egiten ninduen Hollywoodeko film zaharrei buruz zeukan jakintza entziklopedikoarekin eta pantailan lipar batez agertzen ziren aktore txiki eta ahaztu guztiak ezagutzeko zuen dohainarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.
Ez dut askojakin itxurarik egin nahi nire ezjakintasuna presakako irakurketa entziklopedikoekin estaliz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.
Datu bilketa astun eta entziklopediko horren artean, topaketa kuriosoak izaten ditu ESAren Mars Expressek. Berria - Gaiak 2004-12-16
Hausnarketa teorikoei uko egin gabe, halako asmo entziklopediko bat darabil, orotariko bilketa bat eginez eta hizkuntza askotako adibideei iruzkina egiten. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 20. orr.
Jakin da, bestalde, ondo ezagutu zutenek adierazita, jakituria entziklopedikoa zuela, eta karisma ikaragarria. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 76. orr.
entziklopediko bat (9); harluxet hiztegi entziklopedikoa (16); hiztegi entziklopediko (14); hiztegi entziklopediko bat (8); hiztegi entziklopedikoa (31); hiztegi entziklopedikoak (7); hiztegi entziklopedikoan (6), hiztegi entziklopedikoaren (13); lur hiztegi entziklopedikoa (3)