Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako batean, arrasto mordoa aurkitzen hasi zen Matias Tabucchi entziklopedietan, eta nahiko argi zeukan ordurako non zegoen bilatzen ari zena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 183. orr.
Basileari buruzko erreportajeen gai-zerrenda osoa Lur Entziklopediako Ay-Byron tomotik hartua zuela konturatu nintzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 184. orr.
Erleei buruzko liburu bat erosi behar zuela edo entziklopediaren batean bilatu beharko zuela erle sarrera edo erlezain sarrera. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 137. orr.
Erdi entziklopedia erdi hiztegi den liburua da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.
Nork irudikatzen du hogeita hamar liburukiko eta milaka orrialdeko entziklopedia bat, esaterako, bolaluma baten muttur txikian sartua? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.
Entziklopediako beste letra batzuetan begiratu beharko zuen beharbada. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 116. orr.
Entziklopedia bat kontsultatzen saiatu naiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 323. orr.
Entziklopediaren azken aleak kaleratzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.
Gisa horretan azaltzen dute hiztegiek, entziklopediek eta ikasliburuek. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Pariseko argazkiak orrialde oso bat hartzen zuen entziklopedia hartan. «Bizia lo», 2003 - 21. orr.
Oso gaixo nengoen eta ez nintzen lanerako gauza; bezeroak galdu nituen, dena galdu nuen: inoren interesik pizten ez duten gauzaz betetako entziklopedia bat bezala gelditu nintzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.
Entziklopedia baten pareko zen beisbol kontuan: den-dena zekien partiden, jokalarien, emaitzen eta estatistiken gainean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Ez entziklopedia oso bat; hiztegi entziklopediko bat, liburu bakarrekoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 121. orr.
Liburuen apalen ondotik igarotzean, Entziklopedia Amerikarraren liburuki bat hartu eta beste besoaren azpian sartu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.
Sexologia eta Erotismoko Entziklopedia Ilustratuan agertzen denez, [...]. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.
Historiako lehen entziklopedia filosofikoa eta zientifikoa ismaeldarrek ondua da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.
Gerra Zibilari buruz berriki argitaratu den entziklopedia irudidun batean ikusi dudala uste dut. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 85. orr.
Urteetan Berlinen bizi izan zen filosofoa zen, eta hebrear entziklopedia bat argitaratzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.
Filosofiako entziklopediarik onena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.
Kontsultarako entziklopedia digital garrantzitsuenetako bat da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.
Hirugarren etxean entziklopedia-saltzailearen istorioa kontatu zioten berriro. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 102. orr.
Berak bazekien, ordea, normalean saltzen nituen Entziklopedia aleak bikoiztuta ere ez nuela Polloen panteoi bat erosterik izango. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 299. orr.
Txapli entziklopedia bat zen batzuetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 46. orr.
buruzko entziklopedia (3); da entziklopedia (4); edo entziklopedia (4); entziklopedia bat (24); entziklopedia bat zen (3); entziklopedia batean (10); entziklopedia baten (4); entziklopedia eta (5); entziklopedia guztietan (3); entziklopedia hori (3); entziklopedia saltzaileak (13); entziklopedia saltzailearen (6); entziklopedia zegoen (3); eta entziklopedia (4); eta entziklopediaren (3); eta tabucchi entziklopedia (3); hildakoen entziklopedia (13); italiarrak entziklopedia (3); italiarrak entziklopedietan (3); kisen hildakoen entziklopedia (3); munduko entziklopedia (3); tabucchi entziklopedia (15); tabucchi entziklopediaren (3); zen entziklopedia (5); ziola entziklopedia (5); zuen entziklopedia (5)