Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzierro 1 iz adkor itxialdia.

Errepublika hitza independentzia hitzarekin nahasten genuen eta akademia erranteak besterik ez genituen aintzat hartuko, bizi gineneko entzierro hartan Ikastetxeko bahituok debekatua eta baztertua miresten genuelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 369. orr.

2 zezenak eskortara eramatea.

Leioako gizon bat hil da Kantabrian, entzierro batean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

29 urteko errenteriar bat zauritu du zezenak Valladoliden, entzierro batean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

San Ferminetako entzierroa zirudien.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.

"Entzierro" delako zezen lasterraldiek betiko arrakasta ukan dute.  Herria   2004-07-15

Iruñeko bestetako entzierro batean larriki zauritua izan zen.  Herria   2003-10-02

Zu, Murua, entzierroa korritzera hamargarren urtez segidan doan australiarra zara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 79. orr.

Beraz, 'A San Fermin, pedimos por ser nuestro patron...' entzierroetako himnoa bere baitan kantatu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 49. orr.

Igandean maiatzaren 8an 10,30etan Meza nagusia, eguerditan entzierroa eta bazkaria.  Herria   2005-05-05

Iruñeko zezen-entzierroen zale amorratu aspaldikoak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

entzierro batean (3); entzierro ttiki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus