Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire gelan entzerratu nintzen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 47. orr.
Idazlea bazterrean behatzen dagoen ikusle diskretu bat da, ene ustez, eta zaindari bat, lehenengo faro zaintzaileen gisakoa, baina ez marfilezko dorrean entzerratua delako, itsasoan diren ontzi galduen berri eman dezakeelako baizik, eta baita heltzear diren ekaitzen berri. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 164. orr.
Hor dira Kaspillako mendiak eta Gog eta Magogeko lurraldeetan entzerratuak diren Juduak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 72. orr.
Munduko Bankuak bahituta daukala esaten du egileak, haientzat lan egitera behartu dutela, eta Mendi Harritsuetan duen egoitza ultrasekretu batean entzerratuta daukala, haientzat lan egin dezan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 98. orr.
Behin etxean biak entzerraturik egonez gero, beste zerbaiten hasiera izan zitekeela susmatzen bainuen, eta hori ez nuen nik inolaz ere nahi. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 23. orr.
Ez dituela arratsaldeak liburuen aurrean pasatuko etxean entzerraturik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 34. orr.
Idazleen gauza da, denbora eta sarritan bizitza osoa letrak diren inurrien ilara amaigabeak antolatzen ematea, gela estuetan entzerraturik, egunak etxegun bihurtu eta etxegunak beharregun bihurtuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.