Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzefalopatia (orobat enzefalopatia g.er.) iz entzefaloko eritasuna.

Paranoiatik monomaniaraino hel gaitezke, adimen-kozientetik ergeltasunaren lehen adigairaino, paralisi orokorretik entzefalopatia kronikoraino, izaeraren neurositik deliriorik gabeko zorotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

Elikagai berriek oraingo gaixotasunen areagotzeaz gainera berririk ere ekarri eta jeneralizatuko dute, hala nola salmonelosia, listeria, behien entzefalopatia espongiformea [...], Clostridium prefringes bakterioak, Staphylococcus aureusek, Mykobacteriumek eta bestek eragiten dituztenak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.

Lehengo astean entzefalopatia espongiformea edo behi eroen gaitza atzeman zioten behi bati Bizkaiko etxalde batean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Entzefalopatia espongiformearen aurkako tratamenduak kontuan hartu ez izana leporatu diote AEB Ameriketako Estatu Batuetako zientzialariek Gobernuari.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Entzefalopatia gaitza zuten hamabost ardi hil dituzte Bizkaian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus