Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entxufe iz argindar sarera tresna elektriko bat konektatzeko gailua, bi osagai dituena; bi osagai horietako bakoitza.

Basamortuan ez argindarrik, ez telefonorik, ez entxuferik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Etxean guardasol bat desagertzen zela, nire erru egiten zuten denek; entxufe bat kiskaltzen zela, ni nintzen hobendun.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Ez dakit beste ezer egiten, inutil bat naiz, ez dakit entxufe bat aldatzen ere!  Berria - Kultura   2006-01-08

Zuzendaria dirudien emakumea azaltzen da agertokira urrats lasterrez, eta haren atzetik larru beltzez jantzitako gizon gazte bat, hormako entxufean lardaska hasten dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Kartzela zaharra zen, eta isolamenduko ziegak kalabozoen antzekoak ziren; 40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten, entxufe eta gisakorik ez zegoen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Gelako bertze muturrera garraiatu behar izan nuen trasteria guztia, ez baitzen entxuferik bazter horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Gero, sarrailak, eskuko lanpararen entxufea, tiraderetako zirrikituak, iturriko tutua itsutu genituen bikeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Zorua garbitzeko makinaren entxufea ez dela atera behar kabletik tira eginez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 40. orr.

Pentsa, gure gurasoen legean, irratia entxufatuz pizten zen eta saioa amaitzeaz batera, entxufea atera eta kitto!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

entxufe bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus