Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entxufatu, entxufa, entxufatzen 1 du ad entxufearen bidez konektatu.

Pentsa, gure gurasoen legean, irratia entxufatuz pizten zen eta saioa amaitzeaz batera, entxufea atera eta kitto!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 103. orr.

Aparatua, bezperako bera, entxufatu, eta bazebilen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Ordenagailua entxufatu eta mahai gainean zabaldu zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 74. orr.

Orduan niregana etorri eta proiektorea entxufatu zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.

Nori okurritzen zaio lanparak entxufatu gabe uztea!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 36. orr.

Horregatik itsasten dizkiete kolore askotako sentsoreak gorputz osoan, makinetara entxufaturik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 45. orr.

2 gomendio baten bidez lortu.

Badakit jendeak esango duela ni entxufatuta sartu naizela, ni baino maila handiagoko jendea kanpoan gelditu da, baina erabakia enpresarena izan da».  Berria - Kirola   2004-03-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus