Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entusiasmoa ez duk, ez, inteligenteen jarrera. «Bizia lo», 2003 - 115. orr.
Hooliganen entusiasmoa kutsakorra suertatzen zen orain. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.
Komunikatu nahi duenak, obsesioa edo entusiasmoa behar du, grina edo poz bat. Berria - Kultura 2004-11-18
Arnegatu eta neokonbertsoen entusiasmoa. «Bizia lo», 2003 - 41. orr.
Rimbaudi buruz hitz egiterakoan erakutsi zidan entusiasmoa, berriz, ez daukat imajinatu beharrik: presente dut ahotsaren tonua, presente baita gauaren epela ere, eta zer gehiago behar dut eszena guztia berritzeko? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.
Bada jende mota bat, espiritu mota bat nahiago baduzu, entusiasmoak unatu edo gaina hartzen diena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.
Pasioz eta entusiasmoz egindako lana da Gartziarena, eta kutsatu egiten dio egileak grina hori irakurleari. Berria - Kultura 2006-01-24
Nik esan egiten nion burura etorritako guztia, nerabezaroan ohikoa den muturreraino eramandako entusiasmoaz batzuetan, ezjakinen erabateko gaitzespenaz bestetzuetan. Berria - Harian 2005-12-06
Etxera iritsi nintzenetik, gogogabe bezala aritu zitzaidan Sara eta, hitz haiek zuzendu zizkidanean ere, batere entusiasmorik gabe ziharduen, soraio eta sorgor. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 175. orr.
Ez zuela zerikusirik izan saltzaileak erakutsi zuen jarrera berrian, zeinaren arabera entusiasmoz aldeztu baitzuen bezeroaren eskaera ezohikoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.
Migel Indurainek, ziur asko bere abokatuek idatzitako gutun txepel bat irakurri zuen, erosi beharrekoen zerrenda irakurtzen den entusiasmo ber-beraz. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 194. orr.
· Eta ibili bazebilen haizea, baina entusiasmorik gabe. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 157. orr.
Julio Aracilek entusiasmo handia zuen Casaresengana, bere mailako kide duintzat zeukan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.
Oso modu prekarioan ematen genituen klaseak orduan, baina entusiasmo handiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 84. orr.
-Kaixo, Demba -agurtu zuen Hübelek, entusiasmo handirik gabe-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.
Luisito pozarren joan ohi zen anaiaren gelara, katuen maniobrak ikusten aritzen zen, harriduraz begiratzen zion burezurrari; sekulako entusiasmoa sortzen zion denak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.
Ataka horretan nengoen, gutxieneko entusiasmoa inon ere aurkitu ezinean, baina lana inola ere utzi nahi ez, argazkia aldizkarian ikusi nuenean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 116. orr.
Idazleari ezin zaio entusiasmo falta barkatu. Berria - Kultura 2004-11-18