Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entusiasmatu, entusiasma, entusiasmatzen 1 da/du ad entusiasmoa sentitu.

Baina, aspaldi hartan ez bezala, ez nintzen asaldatu... entusiasmatu ere ez, egia esan, nekatuta bainengoen, nekatuta batez ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 221. orr.

Espainolak zergatik ez diren ideia liberalengatik gehiago entusiasmatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.

Zeren zinez baitzegoen ama liluraturik aita jesuitaren hitzekin eta haren presentziarekin; eta entusiasmaturik zegoen, gainerat, uste zuelako ezen bi gertaki haiek [...] ez zirela kointzidentzia huts, baina Jainkoaren probidentziaren aieru eta seinale.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Nola pentsatzen zuen, bada, Giordano Brunok? -galdetu nizun, entusiasmaturik, su berri batek harturik sentitzen nintzela, zeren zuk zenekiena jakin nahi bainuen nik ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 404. orr.

• 2 du ad entusiasmoa sentiarazi.

Gizadi osoarentzako legegintza bakar berdinaren ideiak, edo hizkuntza zientifiko unibertsal bakarrarenak munduan, araudi unibertsal bakarrarenak literatura guztientzat poesian zein prosan, etab., espiritu beti itxi-itxi uniformistak, beharbada gutxiago entusiasmatuko gaitu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 133. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus